 | 3 eguneko topaketa indibidualak BasqueTrade&Investment Kanpo Sarearekin BasqueTrade International Meetingsek aukera emango dizu 30 minutuko bilera pertsonalizatuak izateko kanpo-sareko eragileekin. 23 herrialde eta sektoreko espezialista espazio batean, zure negozioak nazioarteko merkatuetan duen bateragarritasuna kontrastatzeko, araudiaren gaineko zalantzak argitzeko, aukera errealak identifikatzeko edo ezarpen-bideak aztertzeko.
Biltzeko aukera emango duten herrialdeak: Alemania · ASEAN (Singapur) · Argentina · Brasil · Kanada · Txile · Txina · Kolonbia · Hego Korea · Eslovakia · Estatu Batuak · Frantzia · India · Italia · Irlanda · Japonia · Mexiko · Polonia · Erresuma Batua · Txekiar Errepublika · Turkia · Ukraina· Uruguai
Informazioa jasotzeko sektoreak: Automobilgintza eta Eraldaketa Metalikoa Makina-Erreminta eta Aeroespaziala Biozientzia, Osasuna eta Elikadura Energia eta Ingurumena Teknologia Elektronikoa eta Aplikatutako Ezagutza... | |
 | Maiatzak 20 | 09:30etik 15:00era | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa Adimen artifiziala, zibersegurtasuna, teknologia kuantikoak, fotonika, behaketa-sistemak edo etorkizuneko internet... Arlo horietako batean I+G+b proiektu bat garatzen ari bazara (edo abiaraztear bazaude), jardunaldi honek emango dizkizu zure proposamena Horizon Europe eta Europa Digitalaren 2025eko deialdiekin lerrokatzeko gakoak.
Horrez gain, bilera indibiduala hitzartu dezakezu Harremanetarako Puntu Nazionalekin (NCP) eta Enterprise Europe Networkeko adituekin, zure proiektuaren ideia kontrastatzeko eta haren arrakasta-potentziala indartzeko. | |
 | Ekainak 11 | Izaskun Arrue Kulturgunea. Gasteiz Indexari 2025 bilatzaileetako posizionamenduari buruzko erreferentziazko topaketa da euskal enpresentzat. Jardunaldi intentsiboa, aurrez aurrekoa eta aplikatua izango da eta SEOko profesionalek posizionamendu teknikoari, edukiari, AAri, tokiko SEOri, ecommerceri eta auditoria errealei buruzko egungo gakoak partekatuko dituzte.
Google, Caronte Studio, SEOBIDE, DOBUSS, Ril Estudio eta LIN3s-eko adituek hartuko dute parte eta ponentzien + workshopen agenda izango da aldi berean, ideia egingarriekin atera zaitezen handik lehen minututik.
Optimizatu zure webgunea, ulertu algoritmoa eta egin zaitez ikusgarriago garrantzia duen horretan: zure merkatuan. | |
 | 2025eko ekainak 11 | 10:00etatik 11:45era | online Automobilgintzak birkonfigurazio globala bizi du. Eta Maroko lehiakide berri izatetik ekoizpenerako, esportaziorako eta inbertsio berriak erakartzeko polo estrategiko bihurtzera igaro da.
"Automobilgintza Marokon: erronkak eta aukerak" webinar honek herrialdearen posizionamendua, eskaintzen dituen aukerak eta erronka operatiboak eta kulturalak jorratzeko modua ulertzeko gakoak emango dizkizu.
Nazioarteko analistek, hala nola S&P Globalek; ezarritako enpresek, adibidez VALEO edo Tekniak; eta euskal ezarpenaren kasu errealek kontatuko dizute zer gertatzen ari den herrialde horretan eta zer eragin izan dezakeen zure enpresarentzat. | |
 | Maiatzaren 28a | 09:30etik 13:30era | Bizkaiko Teknologia Parkeko auditorioa. 101 eraikina NIS2, DORA, CRA edo el AI Actekin, arrisku fisikoen, digitalen eta legalen mapa abiadura industrialean ari da aldatzen. Jardunaldi honetan, Iberdrola, ADI, Cyberzaintza, Sener, Thales S21Sec, Teknei eta beste eragile garrantzitsu batzuetako espezialistek aztertuko dute zure jardueraren sostengua nola blindatu: jarduerarekin jarraitzea, teknologia kritikoak eta Europako esparru berrira egokitzea.
Eta "made in Euskadi" soluzioekin nola egin ere ikusiko dugu. | |
 | Fast Track Innobideak programa - Berrikuntza Fast Track Innobideak 2025ek modu integralean babesten du barrutik hasita zure enpresa berritzeko egiten duzun ahalegina. Proiektuen % 50eraino finantzatzen ditu, enpresa eta urte bakoitzeko 250.000 €-ko mugarekin, merkatutik hurbil dauden faseetako garapenak (TRL 7-9), negozio-ereduen berrikuntza, teknologien ezarpena edo kudeaketa-metodologiak barne.
Programak, langileen eta materialen kostuak ez ezik, zure proiektua arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren kanpo-zerbitzuak ere estaltzen ditu. Berrikuntzako barne-prozesuak egituratzen, lan egiteko modu berriak integratzen eta I+G+b arloan nazioarteko aukerak detektatzeko prestatzen laguntze du. Europako programetan arrakasta izateko aukerak handitzeko, bazkide estrategikoekin lankidetzan aritzeko eta balio erantsi handiko soluzioak dituzten funtsezko merkatuetan sartzeko bidea da. | |
 | Hazinnova programa Hazinnovak aholkularitza eman diezazukeen mikroproiektuak: - 01_Produkzio jasangarria
- 02_Bezeroak
- 03_Talentua Pertsonak
- 04_Ekonomia eta finantza arloko kudeaketa
- 05_Administrazio-prozesuak
- 06_Merkatu berriak
- 07_Produktua
- 08_Logistika jasangarria
| |
 | Innobideak Prestakutza agenda · Onlineko ikastaroak · 3 ordu Berritzea ez da ideia solteak aplikatzea; lehia mailako abantaila irizpideekin eraikitzea da. Innobideak Prestakuntza da beren estrategiaren baitan berrikuntza egituratu (eta ez ekintza isolatu gisa) nahi duten zuzendaritzako profilentzat diseinatutako doako ibilbidea. Onlineko saio praktiko eta laburrak, negozio-ereduak, zerbitzuak, prozesuak eta produktuak oinarritzat hartuta, zehaztasunez lan egiteko. Ikuspegiarekin, tresnekin eta arretagunea emaitzetan jarrita. | |
 | Deskarbonizazio Industrialerako Programa Zure produkzio -prozesuak jasangarritasun-irizpideekin eraldatzeko zuzeneko laguntza ekonomikoa eskaintzen dizugu.
Laguntzak inbertsioaren % 30 arte estaltzen du enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko gehienez 1,5M €-rekin. Horri esker, honako hauek egin daitezke: instalazioak modernizatu, kutsakorrak diren teknologiak teknologia garbiekin ordezkatu, lerro eraginkorragoak sortu eta zure energia-faktura gutxitu. Lehiakortasuna, jasangarritasuna eta zure industria-jardueraren araudia betetzeko prozesua hobetuko dituzu, Europako agertoki berriari aurrea hartuz.
Dirulaguntza % 2,5 handitu da Bizkaiko Ezkerralde Zabalduko Eremuko inbertsioetarako. | |
 | Industria Digitala programa - Eraldaketa Digitala Industria Digitala 2025ek teknologia hauek ezartzen lagunduko dizu: automatizazio industriala, kudeaketa energetikoa, CRM, ERP edo analitika aurreratua.
Gogoan izan: proiektuan beti txertatu behar da aholkularitzako edo ingeniaritzako gutxieneko zerbitzuren bat. Ez dira onartuko hardwarea eta software-lizentziak erostea bakarrik jasotzen duten proiektuak. | |
 | SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak Gero eta enpresa gehiagok, bereziki automobilgintzan, industrian, zerbitzu publikoetan edo teknologian, ISO 27001, TISAX edo ENS bezalako ziurtagiriak eskatzen dituzte kontratuak ixteko, hornitzaileei eusteko edo araudia betetzeko.
SOC laguntzen eta Ziber arloko ziurtagirien programari esker, zerbitzu horiek eskaini ahal izango dituzu, bezero bakoitzeko gehienez 25.000 €-ko finantzaketa publikoarekin. Hazten ari den merkatu batean posizionatzeko, proiektu berriak erakartzeko eta betetzeko... eta konfiantza izateko beharra duten bezeroekin harremanak finkatzeko zuzeneko bidea. | |
 | Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat. - Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
- AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
- Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.
| |
 | Indartu 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean. | |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|