Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Agenda | 2024ko martxoaren 12a | 10:00etatik 12:00etara | Online
Saio honetan hauetan lan egingo dugu:
  • AArekin ideia eta kontzeptu sortzaileak sortzen, irudiak aztertzen eta aukeratzen.
  • AAk lagundutako diseinu grafikoa.
  • Mockup-ak automatikoki sortzea, UI/UX diseinatzea, AAk lagunduta.
  • Kodea sortzea prototipo eta zirriborroetatik abiatuta, berrikuspena eta proba automatikoak AArekin.
  • AArekin ikus-edukiak optimizatzea.
  • Ideiak sortzen laguntzea, kodea sortzea, eta diseinuari eta garapenari buruzko erantzunak automatizatzea.
 
 
2024ko martxoak 5 | 09:00etatik 13:00etara | Carlton hotela
Gutxienez zortzi estatutako (Ekialdeko kostaldea, Aintzira Handiak, eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldea eta hego-ekialdea barne) ordezkariak bilduko dira Euskadiko enpresei beren sektoreetako aukerak azaltzeko. Ordezkari horiek funtsezko hainbat sektoretako aukerak aurkeztuko dituzte, hala nola energiaren, fabrikazio aurreratuaren eta biozientzien sektoreetakoak. Era berean, estatuek beren jarduera komertziala garatzeko interesa duten Euskadiko enpresei ematen dizkieten laguntzak ere azalduko dituzte. Gainera, enpresek parte hartuko duten estatuetako ordezkariekin banakako bilerak eskatzeko aukera izango dute.
 
 
2024ko martxoak 5 | 10:00etatik 13:00etara | Ezkerraldeko Teknologia Parkeko auditorioa
Genis Roca da PuntCat Fundazioaren presidentea eta Diseinuko Goi Mailako Eskolako eta Barcelona Music Lab Fundazioko presidenteordea. Gainera, enpresaburua eta negozio-garapenean eta kultura digitalean espezializatutako unibertsitateko irakaslea da. RocaSalvatellaren (mundu mailako aholkularitza-enpresa) sortzailea eta Kataluniako Politika Ekonomikoko Aholkularitza Kontseiluko kidea da. Interneten duen influentzia dela eta da ezaguna eta Urteko Hizlari Onenari emandako saria jaso zuen. "Adimen Artifiziala: gizarte eta enpresa arloko ondorioak" konferentzian hartuko du parte eta gure gizartean AAk izango duen bilakaerari buruzko ekarpen baliotsuak eskainiko ditu.
 
 
2024ko martxoak 19 | 16:30etik 19:30era | Euskalduna Jauregia
Wind Europe 2024 inauguratuko den egunaren bezperan, BT&Ik jardunaldia antolatuko du Euskalduna Jauregian Europako offshore energia eolikoarekin lotutako merkatu-aukerei eta garapen-planei buruzko informazio zehatza eskaintzeko. Hala, Euskasiko konpainiek beren zerbitzuak Europako merkatu liderretara, hala nola Erresuma Batura, Poloniara edo Herbehereetara, zabaltzeko eta arakatzeko beharrezko ezagutza eskuratuko dute, eta mugaz gaindiko enpresa-aliantzak sustatu.
 
 
2024ko martxoak 11 | 09:30etik 13:45era | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa
  • Saio honetan, Horizon Europeko 5. klusterraren (Energia eta Mugikortasunari buruzkoa) 2024ko deialdietarako aurkeztu diren CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP) ezagutuko dituzu.
  • CEIT eta IDEKO zentro teknologikoek, hurrenez hurren, Energia eta Mugikortasun arloetan aurkeztutako arrakasta-kasuak ezagutuko dituzu inspirazio-iturri gisa erabil ditzazun.
  • Ezagutu Europako EIT InnoEnergy ekimenak Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien aukerak, Energia eta Mugikortasun arloko ur-jauzi bidezko finantzaketa-proiektuen adibide zehatzekin.
  • Aztertu SPRI Taldearen Clean Energy Transition Partnership izenekoa, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko sortutako lankidetza.
 
 
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko zerbitzu aurreratua, erronkak eta aukerak identifikatzen dituena, bai eremu pribatukoak, bai kanpoan egindako inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokia, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan, energian, bioosasunean eta ingurumenean.
 
 
Gauzatu Industria 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Honako hauek eskaintzen dizkizu Gauzatu programak:
  • Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...).
  • 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin
 
 
Indartu 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Mikroenpresa digitala aholkularitza
Autonomoa, ekintzailea edo mikroETE baten jabea bazara eta honakoa nahi baduzu:
  • Gehiago saldu; bitarteko digitalen bidez salmenta-bide berriak irekita.
  • Kostuak eta denborak aurreztu; eskuz egin behar diren edota errepikakorrak diren eginkizunak errazten edo deuseztatzen dituzten tresnen bidez.
  • Eraginkorragoa izan; elkarlanerako eta telelanerako bitartekoen eta tresnen bidez.
  • Bulegoa edonon izan, lantaldeek edozein lekutatik lan egitea ahalbidetzen duten urruneko sarbideen, bilera telematikoen eta zereginen kudeatzaileen bidez.
  • Zerbitzua bizkortu; batetik, smartphone-en erabilera optimizatu eta bulego mugikor gisa erabilita, eta, bestetik, gizakiaren esku-hartzea ezabatzen duten sentsore eta komandoen bidez zereginak automatizatuta.
  • Enpresaren segurtasuna areagotu, zibererasoen eragina saihestuta..
  • Sortzen ari diren teknologia berriak ezagutzeko, hala nola makinen mantentze-lanetarako edo prestakuntzarako errealitate birtuala, edo mikroenpresari aplikatutako sentsoreak eraginkortasun energetikoetarako edo piezen aztarnarietarako, eta hala, negozioa lehiakideengandik bereizteko.
 
 
Agenda | Cursos Innobideak Prestakuntza
Innobideak Prestakuntza programaren oinarria prestakuntza da eta onlineko saio teoriko-praktikoak, doakoak eta hiru orduko iraupena dutenak, eskaintzen ditu. Saio horiek jardunbide egokiak aztertzen dituzte eta estrategiarekin, bezeroekin, pertsonekin, gizartearekin, berrikuntzarekin eta emaitzekin lotutako 19 tematikei buruzko gogoeta egiten dute. 2024ko lehen prestakuntza-zikloko egutegia
  • 2024/02/27 Talentua bilatu eta mantendu
  • 2024/03/05 Negoziaziorako funtsezko trebetasunak. Estrategia eta taktika
  • 2024/03/07 Estrategia, nola gauzatu gure asmoak
  • 2024/03/12 Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako
  • 2024/03/14 Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da
  • 2024/03/19 Berrikuntzarako AGILE prozesuak
  • 2024/03/21 Berrikuntzaren kudeaketa zure enpresaren neurrira
  • 2024/04/09 Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea
  • 2024/04/11 Produktu eta zerbitzu berriak sortu
  • 2024/04/16 Supply Chain, hornitzailetik bezeroarenganaino
  • 2024/04/18 Negozio-ereduaren berrikuntza, arrakastaren giltzarri
  • 2024/04/23 Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa
  • 2024/04/25 Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea
  • 2024/04/30 Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa
  • 2024/05/07 Berrikuntzarako AGILE prozesuak
  • 2024/05/09 Zure enpresak berdintasunean egin behar duena
  • 2024/05/14 Talde-lanaren mitoak eta errealitateak
  • 2024/05/16 Enpresaren errendimendua eta lehiakortasuna neurtzea
  • 2024/05/21 Aldaketaren kudeaketa
  • 2024/05/23 Gatazkak kudeatzea, errentagarritasuna eta motibazioa hobetzeko
  • 2024/05/28 Zaintza lehiakorra: berrikuntzarako lehen urratsa
  • 2024/06/11 Lankidetzaren eta aliantzen kudeaketa berrikuntza-motor gisa



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa