| 2022ko urriak 26 eta 27 / Tokia: BEC – BILBAO EXHIBITION CENTRE Ansio-Barakaldo Intergune+ 2022 ekitaldiak zortzi erantzun eskainiko dizkizu nazioartekotze arloko erronkentzat: Nazioartekotze arloko horizonte berriak plazaratuko ditu, hurbilketa espezializatuago batekin eta fokua jarriz 80tik gora herrialdetan. Adituek munduko egoera geopolitikoaz duten ikuspegia partekatuko du. Enpresen nazioartekotze-proiektuen diseinu onenez mintzatuko da. Merkatu-nitxoetako liderren ikuspegia aurkeztuko du. Enpresa eta proiektu bakoitzaren neurrira eginiko konponbideak eskainiko ditu. Sektore estrategikoetara bideratutako tailerrak antolatuko ditu: Energia berriztagarriak, Osasuna-biozientziak eta Manufaktura aurreratua, beste sektore garrantzitsu batzuekin batera: Automobilgintza, M-E, Aeronautika eta IKTak. Gune aproposak eskainiko ditu nazioarteko bokazioa duten proiektuen Networking-erako. Nazioartekotze arloko etorkizuneko profesionalen talentua atzemango du. | Han elkartuko gara. Erreserbatu zure plaza! |
| 2022ko azaroak 24 / 08:30etik 16:35era / Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo) "Smart Industry" - Enpresen Nazioartekotze jardunaldiaren aurreko edizioetan parte hartu zuten enpresak hantxe izango dira berriro Nork parte har dezake jardunaldi honetan? Sektore industrialetako (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta eta abar) euskal enpresek, baldin EIKTen sektoreko enpresen zerbitzuren bat behar badute Industria Adimendunaren inguruan dituzten premiak asetzeko EIKT berriren bat inplementatuz (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data, zibersegurtasuna). Sektore industrial bereko edo antzekoetako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi duten EIKTen sektoreko euskal enpresek, Industria adimendunaren inguruko lankidetza-proiekturen bat zehazteko. | Aurkitu zure bazkide teknologikoa. Erregistratu hemen! |
| 2022ko azaroak 4 / 09:30etik 11:30era / online Zure produktuak saltzeko bideoak sortzen erakutsiko dizugu Jardunaldi honen helburua da ezagutzera ematea zein den bideo teknikoen ekoizpenaren egungo egoera: nolakoa den sorkuntza-prozesua hasieratik eta nolako abantailak eskura ditzakeen enpresak horrelako eduki digitalekin. Eta aurkezpen dinamiko baten bidez azalduko da zein kontzeptu hartu behar diren kontuan bideo teknikoak sortzen hasteko. | Eman izena! |
| Industria Digitala programa Txertatu EIKTen diagnostiko edo ezarpen proiektuak zure produktu, prozesu eta zerbitzuetan Industria Digitala programak eskaintzen dizu: Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako. Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana… Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan. | Eskatu 2022ko azaroaren 7a baino lehen |
| Renove Industria 4.0 programa Eskatu itzazu zure enpresako hardwarea eta softwarea eguneratzeko eta 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko laguntzak Renove Industria 4.0 programak eskaintzen dizu: Laguntza ekonomikoa hardwarea eta softwarea erosteko. Gastuen % 25eraino edo 200.000 euro proiektuko, 100.000 eurorainoko mugarekin laguntza-ildo bakoitzeko. Aholkularitza 4.0 Industriako proiektuetarako. Sarbidea balio erantsi handiagoko merkatu industrialetara. Gainera, programak bigarren ildo bat ireki du makineria aurreratu berria erosteko (softwarea edo hardwarea), baina makineria horrek ezin ditu ordezkatu lehendik dauden instalazioak, eta helburutzat izan behar du eraginkortasun energetikoko eta hobekuntza teknologikoko proiektuak inplementatzea. | Eskatu 2022ko azaroaren 10a baino lehen |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza. Prestakuntza-ziklo berria Sartu prestakuntza beti zure agendan, eta indartu zure gaitasun digitalak Laguntzak ematen ditugu inbertsioak egiteko enplegua mantentzera bideratutako aktibo finkoetan. Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu: Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, bideo marketina, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA. Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar. Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna. | Begiratu hemen zeintzuk diren hurrengoak! |
|