Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Fast Track Innobideak - berritzeko laguntzak
Fast Track Innobideak proiektuak zure berrikuntza-proiektuetako azken faseetarako laguntza integrala eta finantzaketa eskaintzen dizkizu:
  • % 50 arteko itzuli beharrik gabeko laguntza, enpresa eta urte bakoitzeko gehienez 250.000 €-koa
  • Irismena aurrerapen teknologikoko berrikuntza-proiektuetara zabaltzen du
  • Laguntza integrala eskaintzen du
  • ZTBP2030ean jasotako trantsizioetan eta lehentasunetan jartzen du arretagunea
  • Proiektuak funtsezko ekintza osagarriekin bateratzen ditu
 
 
Barnekintzaile - barne mailan ekiteko laguntzak
Barnekintzailek hiru laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu proiektua definitzeko, martxan jartzeko eta barne-ekintzailetzako proiektuak finantzatzeko:
  • Negozio berriak sortzeko plana garatzeko laguntza. Aholkularitzako gastuen % 70 arte, 30.000 €-ko mugarekin negozio berriak sortzeko plana garatzeko.
  • Laguntza eta ideia garatzea. Gastu hautagarrien % 100 arte, 30.000 € arteko mugarekin gastu jakin batzuetarako.
  • Finantzaketarako sarbidea zehaztutako enpresa-plana aurrera eramateko.
 
 
Ekintzaile - ekiteko laguntzak
Ekintzailek bi laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu: bat ideia garatzeko, eta bestea abian jartzeko:
  • Zure ideia garatzea. Itzuli beharrik gabeko 30.000 € arte.
  • Abian jartzea. Garatze-fasea amaitzen denean, zure proiektua baldintza onenetan finantzatu ahal izango duzu Luzarorekin dugun hitzarmenari esker.
 
 
BEINT bekak - Nazioartekotzea
Honako hauek guztiak eskaintzen dizkizute BEINT bekek:
  • 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua, aukeratutako nazioarteko herrialdeko bizi mailaren arabera.
  • 4 hilabeteko prestakuntza enpresa multi-lokalizatuak eta kanpo-merkataritzakoak kudeatzen ikasteko.
  • 20 hilabeteko praktikak nazioartekotzea sustateko enpresa eta erakundeetan.
  • Atzerrian esperientzia profesional handia lortzeko aukera paregabea.
 
 
2024ko apirilak 24 | 08:30etik 16:35era | Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo)
Nork har dezake parte jardunaldian?
  • Hainbat sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energiaren sektorean, makina-erremintan eta abarretan) diharduten Euskadiko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT enpresen zerbitzuak behar badituzte Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Fabrikazio Aditiboa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate Areagotua, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Cloud Computinga, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala)
  • EIKT sektorean diharduten enpresek, sektore bereko edo hainbat industria sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenek, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.
 
 
2024ko apirilak 18 | 10:00etatik 11:20era | online
Erresuma Batuak oso ekosistema garatua eta hornidura-kate sendoa du, sektore aeroespazialeko 3.000 enpresa baino gehiago eta zuzeneko eta zeharkako 282.000 lanpostu baino gehiago baititu. Gainera, nazioarteko bazkideak bilatzen ditu aktiboki, hegazkinen edo motorren eredu berrien fabrikazioan laguntzeko, eta teknologia aurreratuak ezartzeko, besteak beste, material konposatuak eta fabrikazio aditiboa.
  • Lortu ezazu Erresuma Batuko sektore aeroespazialaren egungo errealitateari, erronkei eta beharrei buruzko informazio baliotsua.
  • Entzun itzazu sektoreko hizlari garrantzitsuak, helburu teknologikoen, ekosistema aeroespazialaren garapenaren eta ekoizteko eta erosteko politiken gaineko haien esperientziak eta ezagutzak partekatuko baitituzte.
  • Ezagutu itzazu zure enpresak Erresuma Batuan dituen lankidetzarako eta negoziorako aukerak, operazioen garapeneko hedapen komertzialeraino.
  • Jar zaitez harremanetan Euskadiko sektore aeroespazialeko beste lider eta profesional batzuekin, ideiak trukatzeko eta harreman komertzial estrategikoak finkatzeko.
 
 
2024ko maiatzak 9 | 09:00etatik 16:00etara | AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa - Durango
Murgiltze-jardunaldi honetan ikusiko dugu material metalikoen konposizioa birziklatuz eta berrerabiliz efizientzia eta jasangarritasuna sustatu daitekeela, eta, aldi berean, produktuak eta prozesuak optimizatu.
  • Ikasi atomizazio-teknologiek eta hauts-metalurgiak zure errendimendua nola hobetu eta kostuak nola murriztu ditzaketen.
  • Ezagutu erabilera-kasu errealak eta egindako proiektuak, zure enpresaren berrikuntzan inspiratu ahal izateko.
  • Hartu parte "hands-on" saioetan, aktiboak arakatzeko eta zure behar indibidualak aditu teknikoekin eztabaidatzeko.
  • Sustatu jasangarritasuna eta kalitatea zure ekoizpen-prozesuetan eta pertsonalizatu zure piezak modu efiziente batean.
 
 
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko zerbitzu aurreratua, erronkak eta aukerak identifikatzen dituena, bai eremu pribatukoak, bai kanpoan egindako inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokia, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan, energian, bioosasunean eta ingurumenean.
 
 
Industria Digitala laguntza-programa
Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Harremanetarako

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa