Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
SME Connection - BIND4.0
Ekimen hau bereziki zuzentzen zaie ETE parte-hartzaileek proposatutako 28 desafio eta erronkak ebazteko prestatuta dauden startupei. ETEek Klusterren Dinamizaziorako 5 Erakundeen (Aclima, Basque Food Cluster, Eraikune, Habic eta Uptek – AFM) eta Adegi enpresa elkartearen (elkarteko kide baitira) bitartez proposatu dituzte euren erronkak. Bestalde, ETEek aukeratu egin ahal izango dute beren erronkak teknologia disruptiboen bidez ongien ebatzi dituen startupa.
 
 
2023ko urtarrilak 27 / 9:30etik 15:00etara / 0C Aretoa, Bilboko Euskalduna Jauregia
Jardunaldi honetan xeheki aztertuko dira kostuak kalkulatzeko metodologien aldaketak, hirugarren alderdien artean dauden nobedadeak eta finantzaketa modu berriak, hala nola Lump Sum eredua (oro harreko batura), zeinak garrantzi handia izango baitu epe laburrean. Gainera, baloratuko da nolako ondorioak izango dituen Corporate MGA (Dirulaguntza akordioa) berriak "Horizonte Europa" programako dokumentu eta gidaliburuetan.
Jardunaldia amaitu ondoren, euren "Horizon Europe" proiektuetako lege edo/eta finantza arloei buruzko zalantzak argitu nahi dituzten parte-hartzaileek bilerak egin ahal izango dituzte NCPekin
 
 
2023ko urtarrilak 30 / 9:30etik 15:00etara / Bizkaiko Teknologi Parkea
Jardunaldi informatibo honetan ezagutzera emango dira energiarekin lotutako gaiei (energia berriztagarriak, sistema energetikoak, sareak eta biltegiratzea, CO2 atzeman eta biltegiratzeko teknologia, eraginkortasun energetikoa industrian, eraginkortasun energetikoa hirietan, etab.) buruzko nazioarteko lankidetzako I+G+B-ko proiektuak aurkezteko hainbat deialdi.
  • I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerei buruzko informazio-jardunaldia – ENERGIA
  • "Horizonte Europa" Programako 5. Klusterraren (Energia) Lan-programa berria ezagutuko duzu.
  • Ikasiko duzu nola idatzi proiektu bat aditu ebaluatzaile baten ikuspegitik.
  • EIT InnoEnergy ekimen europarrak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak ezagutuko dituzu.
  • Informazioa jasoko duzu Clean Energy Transition Partnership delakoaz, trantsizio energetikoa bultzatu eta azkartzeko Estatuko eta eskualde mailako I+G+B-ko programen partzuergoaz.
  • Bilerak egin ahal izango dituzu "Horizonte Europa" programako Kontakturako Puntu Nazionalarekin (NCP) zure ideia edo proiektu proposamena berrikusteko.
 
 
2023ko otsailak 14 / 9:30etik 15:00etara / Bizkaiko Teknologi Parkea
Jardunaldi honetan ezagutzera emango dira industriarekin lotutako gaiei (fabrikazioko teknologiak, material aurreratuak, industria zirkularrak, industria garbiak eta karbono emisio gutxi dituztenak, etab.) buruzko nazioarteko lankidetzako I+G+B-ko proiektuak aurkezteko hainbat deialdi.
  • "Horizonte Europa" Programako 4. Klusterraren (Industria) Lan-programa berria ezagutuko duzu.
  • Ikasiko duzu nola idatzi proiektu bat aditu ebaluatzaile baten ikuspegitik.
  • EIT Manufacturing ekimen europarrak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak ezagutuko dituzu.
  • Jakingo duzu zeintzuk diren Eureka Smart Cluster programak fabrikazio aurreratuko I+G+B arloan eskaintzen dituen laguntzak, bai eta M-ERA.NET programak materialen teknologia eta baterien arloan ikertu eta berritzeko eskaintzen dituenak.
  • Bilerak egin ahal izango dituzu "Horizonte Europa" programako Kontakturako Puntu Nazionalarekin (NCP) zure ideia edo proiektu proposamena berrikusteko.
 
 
Indartu 2023 programa
Indartu laguntza programak egindako inbertsioaren % 15erainoko (gehienez 3 milioi euro enpresako) itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu, honakoekin zuzenean lotuta dauden inbertsioetarako: produktua eraldatzeko prozesua hobetzea, gaitasunak handitzea edo jarduera berriak garatzea. (*) Informazio hori aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratu ondoren.
 
 
Baskeep
Jarduera bat sendotu nahi baduzu, edo zure enpresako arlo berri bat garatu, zure negozioa zabaldu, etorkizuneko jasangarritasuna indartu, edo aholkularitza behar baduzu zure negozioan interesatuta leudekeen etorkizuneko inbertitzaileak aurkitzeko, lagunduko dizugu.
 
 
Hornitzaile estrategikoak erakartzea – Invest in the Basque Country
Invest in the Basque Country-k sustatutako ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat.
 
 
Basque Digital Innovation HUB - BDIH
Hona hainbat arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko:
  • Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu, eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera.
  • Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako.
 
 
Up!Euskadi
Up!Euskadi plataforma berriak, machine learning-eko eta datuen ingeniaritzako teknologia berritzaile batean oinarrituta dagoenak, informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna emanaz startupei eta Ekosistemako eragile guztiei, eta Euskadi ekintzailetzako Hub aurreratu gisa posizionatuz. Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila balioan jarri, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
 
 
Basque Enterprise Europe Network
  • Basque Europe Network-en lan egiten duten adituen taldeak bidea erraztuko dizu, oso ongi ezagutzen baitu: eurek lagunduko dizute zalantzak argitzen eta bilerak adosten. Behar duzuna, behar duzunean.
  • Onlineko plataforma konfidentziala eta intuitiboa da, laguntzaren osagaiak pertsonalizatu ditzazun.
  • Eskura izango dituzu txantiloi eta gida oso argiak eskaera-prozesua kudeatzeko. Basque Enterprise Europe Network zerbitzuaren abantaila handienetako bat da tramiteak sinplifikatzea eta jakitea zein urrats eman behar diren beste merkatu batzuetan posizionatzeko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa