| 2024ko apirilak 24 | 08:30etik 16:35era | Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo) Aurkitu zure bazkide teknologikoa 2024ko enpresa arloko Networkingeko jardunaldian - Smart Industry Nork har dezake parte jardunaldian? Hainbat sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energiaren sektorean, makina-erremintan eta abarretan) diharduten Euskadiko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT enpresen zerbitzuak behar badituzte Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Fabrikazio Aditiboa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate Areagotua, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Cloud Computinga, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala) EIKT sektorean diharduten enpresek, sektore bereko edo hainbat industria sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenek, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin. | Matching prozesuaren zehaztasunak zure ahalmena maximizatuko du. Hartu parte! |
| 2024ko martxoak 20 | 09:30etik 11:30era | online Ikasi, adibideekin, zer behar duzun hodeian Kubernetesen proiektu bat garatzeko Saio honetan, Kubernetesen oinarrizko kontzeptuak ezagutzeaz gain, zure proiektuetan ezarri ahal izateko ideia baliotsuak eta adibide praktikoak ere jasoko dituzu. Zure aplikazioak hodeira migratzea, edukiontzietan oinarritutako aplikazio berriak garatzea edo, besterik gabe, Kubernetesen inguruko ezagutzak eguneratu nahi badituzu, hauxe da bide horretan liderrak direnekin batera egiteko aukera. | Arlo horretan erreferenteak direnek, Kirbic-eko Mikel Gainzarainek eta Marc Pomar-ek, eskainiko dute. Egin bat! |
| Industria Digitala laguntza-programa Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak. | Aurkeztu zure proiektuak eta lortu zure enpresa digitalizatzeko laguntzak. Lagunduko dizugu! |
|
Hemen da euskal enpresa | | Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|