| 2022ko azaroak 24 / 08:30etik 16:35era / Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo) Astebete geratzen da "Smart Industry" enpresa-networkingerako. Prestatu duzu zure bilera-agenda? Topaketa bereziki zuzentzen zaie: Sektore industrialetako (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta eta abar) euskal enpresei, baldin EIKTen sektoreko enpresen zerbitzuren bat behar badute Industria Adimendunaren inguruan dituzten premiak asetzeko EIKT berriren bat inplementatuz (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data, zibersegurtasuna). Sektore industrial bereko edo antzekoetako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi duten EIKTen sektoreko euskal enpresei, Industria adimendunaren inguruko lankidetza-proiekturen bat zehazteko. | Aurkitu zure bazkide teknologikoa. Erregistratu hemen! |
| "Basque Circular Summit 2022" / 2022ko azaroak 23, 24 eta 25 / FICOBA – Irun (Gipuzkoa) Egun gutxi batzuk geratzen dira Euskadi ekodiseinuari eta ekonomia zirkularrari buruzko Europako eztabaidaren ardatz bihur dadin Hona arrazoi batzuk ekitaldi hori interesgarria izan dadin zure enpresarentzat: Jakingo duzu zeintzuk diren zure enpresak gainditu behar dituen erronka berriak zirkularragoa eta materialen erabileran eraginkorragoa izango den Europako merkatu berri baterako trantsizioan. Ezagutzera emango zaizkizu lehengaien hornikuntzarako zailtasunei erantzuteko konponbide zirkularrak, deskarbonizazioari aurre egiteko tresnak, ingurumen gardentasunari buruzko lege arloko berritasunak... Lan-ildo eta aukerak identifikatuko dituzu zure enpresaren ingurumen-garapenerako eta garapen zirkularrerako. Aukera paregabea izango da enpresen arteko sinergiak sortzeko eta kontaktu-sarea zabaltzeko networkingari esker. | Erregistra zaitez hemen! |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza. Prestakuntza-ziklo berria. Eta ikastaroak, mikroenpresek nahiz autonomoek euren konpetentzia eta gaitasun digitalak sustatu ditzaten Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu: Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I. Crear una estrategia digital para atraer a tus clientes potenciales: eCommerce, Vídeo • Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar. Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna. | Begiratu hemen zeintzuk diren hurrengoak! |
|