| 2022ko azaroak 8 / 9:30etik 11:00etara / online Prozesuen Automatizazio Robotikoa (RPA), errealitatea ala fikzioa? Jakizu nola lagundu diezazukeen prozesuen automatizazio robotikoak zure antolakundeko prozesu errepikakorrak eraldatzen, prozesu horiek azkartuz, lan-kargak murriztuz eta ahalegin korporatiboak balio operatiboa lortzera bideratuz. Jardunaldi honetan hobeto ulertuko duzu zer den RPA, eta zein diren erabiltzen ari diren tresna eta metodologiak. Inguruko erabilpen-kasuak ere aztertuko ditugu, haien bidez lehen eskutik ezagutzeko nola lagun diezagukeen teknologia berri honek gure negozioaren errentagarritasuna hobetzen. | Erreserbatu zure plaza! |
| 2022ko azaroak 24 / 08:30etik 16:35era / Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo) "Smart Industry" - Enpresen Nazioartekotze jardunaldiaren aurreko edizioetan parte hartu zuten enpresak hantxe izango dira berriro Nork parte har dezake jardunaldi honetan? Sektore industrialetako (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta eta abar) euskal enpresek, baldin EIKTen sektoreko enpresen zerbitzuren bat behar badute Industria Adimendunaren inguruan dituzten premiak asetzeko EIKT berriren bat inplementatuz (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data, zibersegurtasuna). Sektore industrial bereko edo antzekoetako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi duten EIKTen sektoreko euskal enpresek, Industria adimendunaren inguruko lankidetza-proiekturen bat zehazteko. | Aurkitu zure bazkide teknologikoa. Erregistratu hemen! |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza. Prestakuntza-ziklo berria Sartu prestakuntza beti zure agendan, eta indartu zure gaitasun digitalak Laguntzak ematen ditugu inbertsioak egiteko enplegua mantentzera bideratutako aktibo finkoetan. Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu: Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, bideo marketina, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA. Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar. Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna. | Begiratu hemen zeintzuk diren hurrengoak! |
| Industria Digitala programa Txertatu EIKTen diagnostiko edo ezarpen proiektuak zure produktu, prozesu eta zerbitzuetan Industria Digitala programak eskaintzen dizu: Urtean 18.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako. Laguntza gaitasun digital berriak eskuratzeko eta gaitasun horiek produkzio-prozesuari aplikatzeko: lainoko zerbitzuak, Big Data, errealitate birtuala, Smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, produkzioa, analisia eta erabakiak hartzea, enpresen kudeaketako sistemak, Life cycle, telelana… Laguntza pertsonalizatua industria adimendun bilakatzeko zure eraldaketa digitaleko prozesuan. | Eskatu 2022ko azaroaren 7a baino lehen |
| Renove Industria 4.0 programa Eskatu itzazu zure enpresako hardwarea eta softwarea eguneratzeko eta 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko laguntzak Renove Industria 4.0 programak eskaintzen dizu: Laguntza ekonomikoa hardwarea eta softwarea erosteko. Gastuen % 25eraino edo 200.000 euro proiektuko, 100.000 eurorainoko mugarekin laguntza-ildo bakoitzeko. Aholkularitza 4.0 Industriako proiektuetarako. Sarbidea balio erantsi handiagoko merkatu industrialetara. Gainera, programak bigarren ildo bat ireki du makineria aurreratu berria erosteko (softwarea edo hardwarea), baina makineria horrek ezin ditu ordezkatu lehendik dauden instalazioak, eta helburutzat izan behar du eraginkortasun energetikoko eta hobekuntza teknologikoko proiektuak inplementatzea. | Eskatu 2022ko azaroaren 10a baino lehen |
|