Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Innobideak Prestakuntza 2025: Onlineko modalitatea | 3 orduko saioak | Doakoa
Profesionalek eta enpresa-taldeek aldaketarako egokitzapena kudeatzen, bezero eta hornitzaileekiko harremana hobetzen, talentua erakartzen eta leial bihurtzen, eta etengabeko hobekuntza bere enpresetan txertatzen ikasiko dute. Gainera, negoziaziorako, lidergorako eta taldeen kudeaketarako funtsezko gaitasunak eskuratuko dituzte, jasangarritasunera eta lehiakortasunera bideratutako enpresa-kultura bultzatuz, honako gai hauekin:
  • Aldaketaren kudeaketa, lankidetza eta aliantzak berrikuntzarako motor gisa.
  • Etorkizunerako estrategia arinak (AGILE) eta negozio-ereduak definitzea.
  • Agile prozesuak, lehiakortasunaren zaintza eta serbitizazioa hazkunde-palanka gisa.
  • Balio-kateko berrikuntza: supply chain, talentua eta bezeroarenganako orientazioa.
  • Industria adimenduna, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra berrikuntzari aplikatuta.
 
 
2025eko otsailak 27 | 16:00etatik 18:00etara | online
Small models delakoek inbertsio handirik egin gabe eta mendekotasun teknologikorik gabe AA txertatu nahi duten enpresentzako alternatiba arina eta errentagarria eskaintzen dute. Onlineko jardunaldi honetan, eredu horiek prozesuak pertsonalizatzeko, baliabideak optimizatzeko eta konektagarritasun mugatua duten inguruneetan jarduteko aukera ematen dutela ikusiko dugu, datuen gaineko kontrola hobetuta eta kostuak gutxituta.
 
 
Martxoak 5 | 10:00etatik 12:00etara | online
Testinga funtsezko oinarria da softwarearen garapenean, eta kalitatea, segurtasuna eta errendimendua bermatzen ditu. Onlineko jardunaldi honetan, Orviumeko profesionalek egungo joerak, ikuspegi nagusiak eta prozesuak optimizatzeko eta eragiketa-kostuak murrizteko jardunbide onenak aztertuko dituzte. Garatzaile, zuzendari tekniko, aholkulari eta ekintzaile teknologikoentzat diseinatua, saio honek testing-ak software fidagarri eta eskalagarriaren sorkuntzan duen eginkizunaren ikuspegi integrala eskaintzen du.
 
 
Martxoak 11 edo apirilak 2 | 09:30etik 11:00etara | online
AA arloko eragileak eta multieragileak enpresek prozesuak automatizatzeko eta erabakiak hartzeko dituzten moduak eraldatzen ari dira. "AAren agentifizazioa: estrategia gisa hartzea eta erantzukizunez inplementatzea" izeneko onlineko jardunaldi honetan, erronka teknikoak, etikoak eta segurtasunekoak jorratuta, horren garapena arakatuko dugu datuen zientziatik hasi eta ingurune korporatiboetan duten erabilerara arte. IT arloko profesionalek, enpresa-liderrek eta proiektu teknologikoetako kudeatzaileek AA erakundeetan modu eraginkor eta jasangarrian barneratzeari buruzko ikuspegi osoa eskuratuko dute.
 
 
Martxoak 26 | 08:30etik 16:35era | Iberdrola dorrea. Euskadi plaza, 5 Bilbo
Sortu sinergiak, identifikatu aukerak eta egin digitalizazio industrialean aurrera. Enpresen Networkinga – Smart Industry egitasmoak industriaren eta EIKT sektorearen arteko lankidetza bultzatzen du. Hala, teknologia aurreratuak (fabrikazio aditiboa, AA, big data eta zibersegurtasuna, adibidez) aplikatzea errazten du sektorearen beharrei erantzuteko. Zuzendariek, berrikuntza arloko arduradunek eta hornitzaile teknologikoek lankidetzarako aukerak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta industrian eraldaketa sortzen ari diren soluzio aurreratuak arakatzeko aukera izango dute.
 
 
92 teknologia garbi baino gehiagoko zerrenda
Ihobek, EEEk eta SPRIk bultzatutako Teknologia Garbien Euskal Zerrenda Euskadiko industriak bere produkzio-prozesuetan teknologia garbiak aplika ditzan eta energetikoko eraginkorragoa izan dadin diseinatutako baliabide fiskala da. Zerrenda horrek bertan jasota dauden ekipamenduak ezartzeko garaian zerga mailako onurak ekartzen ditu. Ekipamendu horiek erosteak ekipamenduaren inbertsio-kostuaren % 30eko zerga-kenkaria ematen du sozietateen gaineko zergaren kuotaren gainean.
 
 
Gauzatu Industria 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...). 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Indartu 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Deskarbonizazio Industrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna
Erauzketako, eraldaketako, produkzioko eta horiei lotutako zerbitzuetako enpresa industrial guztiek, haien neurria edozein dela ere, 1.500.000 € arteko laguntza eska dezakete erakunde onuradun bakoitzeko, betiere inbertsioak Euskadin egiten badira. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Hazitek laguntza-programa - I+G
Programak I+G arloko proiektuak bi ikuspegirekin bultzatzen ditu: ikerketa industriala, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak TRL4 heldutasun teknologikoraino garatzera edo hobetzera bideratutako ezagutzak eta gaitasunak sortzera bideratutakoa, eta Garapen Esperimentala, TRL7 bat lortzeko gai diren soluzio berritzaileak diseinatzeko lehendik erabilgarri dauden ezagutzak aplikatzera bideratutakoa.
 
 
Elkartek 2025 laguntza-programa - I+G
Programak elkarlaneko ikerketa bultzatzen du industria adimendunean, energian eta osasunean, honako hauetara bideratutako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzekin:
  • Ezagutza handitzen duten proiektu estrategikoak.
  • Merkatuan inpaktua duten I+G arloko unitateek bideratutako proiektu industrialak.
  • Ekintza osagarriak, nazioarteko lankidetza, transferentzia eta proiekzioa helburu dutenak.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat
  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
  • Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
  • AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
  • Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, Spain Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako