 | Uztailak 3 | 09:00etatik 15:00etara | Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioa, Donostia Lider industrialekin batera startupek ezarritako 30 soluzio teknologiko baino gehiago. Produkzio, logistika, jasangarritasun eta digitalizazio arloko benetako erabilera-kasuak, eskakizun maila handiko inguruneetan balioztatuta. | |
 | Ekainak 10 | Euskadiko Parke Teknologikoa – ABANTOko Campusa Adimen Artifiziala erakunde askoren egunerokotasunean txertatuta dago dagoeneko. Baina denek ez dakite nola atera etekina. Aste honetan, gurekin izango dugu Silvia Leal, estrategia digitalean aditua eta ELGAren aholkularia, funtsezko gai bat jorratzeko: nola bihurtu AA negoziorako abantaila zehatz. Saio horretan, ezinbesteko hiru gai jorratuko dira: - Nola aplikatu AA benetako prozesuetan errendimendua hobetzeko.
- Zer aukera ari dira sortzen (eta zergatik asko oharkabean geratzen dira)?
- Zer profil eta trebetasun izango dira hurrengo urteotan derabakigarriak?
Silviak teknologia ezagutzeaz gain, argi azaltzen eta testuinguruan kokatzen daki. | |
 | Ekainak 11 | 09:15etik 10:45era | online “AA 2025eko udaberrirako nobedadeak eta udarako joerak” izeneko webinarrak azken hilabeteotako gauza esanguratsuenak biltzen ditu: eredu berriak, eragile autonomo eraginkorragoak, produktibitatea berriro definitzen duten tresnak eta Google I/O 2025en funtsezko iragarkiak. Gainera, uda honetan iritsiko dena ere landuko dugu: automatizazioa, pertsonalizazio aurreratua, ahots- eta bideo-funtzio berriak eta gehiago.
| |
 | 2025eko ekainak 11 | 10:00etatik 11:45era | online Automobilgintzak birkonfigurazio globala bizi du. Eta Maroko lehiakide berri izatetik ekoizpenerako, esportaziorako eta inbertsio berriak erakartzeko polo estrategiko bihurtzera igaro da.
“Automobilgintza Marokon: erronkak eta aukerak” webinar honek herrialdearen posizionamendua, eskaintzen dituen aukerak eta erronka operatiboak eta kulturalak jorratzeko modua ulertzeko gakoak emango dizkizu.
Nazioarteko analistek, hala nola S&P Globalek; ezarritako enpresek, adibidez VALEO edo Tekniak; eta euskal ezarpenaren kasu errealek kontatuko dizute zer gertatzen ari den herrialde horretan eta zer eragin izan dezakeen zure enpresarentzat. | |
 | Lortu programa - Enpresak berriz indartzea Programak aditu independente bat kontratatzeko gastuen % 80 arte estaliko du, eta aditu horrek lagunduko dizu negozioaren bideragarritasunari eutsi eta lehiakortasuna indartzera bideratutako ekintza-plana diagnostikatu, diseinatu eta egikaritzen. Funtsezko erabaki estrategikoak errazteko pentsatuta dago laguntza. Honako hauetarako, besteak beste: - Zor finantzarioak birnegozioatzea
- Eragiketa korporatiboak egitea
- Inbertitzaileak bilatzea
- Plan estrategiko berri bat egitea
| |
 | Ekintzaile programa - EKINTZAILETZA 30.000 eurora arte laguntzetan eta BICeko adituen laguntzaren bidez, zure proiektua baliozkotuko duzu, baita merkaturatu ere, eta hazten lagunduko dion finantzaketa lortuko duzu. Zure ideia berritzailea bada, eta bermeekin ekin nahi izanez gero, eman gurekin lehenengo pausoa. | |
 | Kloud programa - Eraldaketa Digitala Kloud programak zerbitzu eta azpiegiturak Cloud ingurune komertzialetara migratu nahi dituzten Euskadiko enpresei laguntza ekonomikoa ematen die. Laguntzak kostuaren % 50 arte estaltzen du Cloud estrategia-zerbitzuak kontratatzeko, hardwarea eta lizentziak erosteko eta migrazioa CPD edo barneko areto teknikoetatik egiteko, horren bidez segurtasuna eta eraginkortasun operatiboa hobetzeko. Gehieneko laguntza 50.000 €-koa izango da. | |
 | Fast Track Innobideak programa - Berrikuntza Fast Track Innobideak 2025ek modu integralean babesten du barrutik hasita zure enpresa berritzeko egiten duzun ahalegina. Proiektuen % 50eraino finantzatzen ditu, enpresa eta urte bakoitzeko 250.000 €-ko mugarekin, merkatutik hurbil dauden faseetako garapenak (TRL 7-9), negozio-ereduen berrikuntza, teknologien ezarpena edo kudeaketa-metodologiak barne.
Programak, langileen eta materialen kostuak ez ezik, zure proiektua arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren kanpo-zerbitzuak ere estaltzen ditu. Berrikuntzako barne-prozesuak egituratzen, lan egiteko modu berriak integratzen eta I+G+b arloan nazioarteko aukerak detektatzeko prestatzen laguntze du. Europako programetan arrakasta izateko aukerak handitzeko, bazkide estrategikoekin lankidetzan aritzeko eta balio erantsi handiko soluzioak dituzten funtsezko merkatuetan sartzeko bidea da. | |
 | Hazinnova programa Hazinnovak aholkularitza eman diezazukeen mikroproiektuak: - 01_Produkzio jasangarria
- 02_Bezeroak
- 03_Talentua Pertsonak
- 04_Ekonomia eta finantza arloko kudeaketa
- 05_Administrazio-prozesuak
- 06_Merkatu berriak
- 07_Produktua
- 08_Logistika jasangarria
| |
 | Deskarbonizazio Industrialerako Programa Zure produkzio -prozesuak jasangarritasun-irizpideekin eraldatzeko zuzeneko laguntza ekonomikoa eskaintzen dizugu.
Laguntzak inbertsioaren % 30 arte estaltzen du enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko gehienez 1,5M €-rekin. Horri esker, honako hauek egin daitezke: instalazioak modernizatu, kutsakorrak diren teknologiak teknologia garbiekin ordezkatu, lerro eraginkorragoak sortu eta zure energia-faktura gutxitu. Lehiakortasuna, jasangarritasuna eta zure industria-jardueraren araudia betetzeko prozesua hobetuko dituzu, Europako agertoki berriari aurrea hartuz.
**Dirulaguntza % 2,5 handitu da Bizkaiko Ezkerralde Zabalduko Eremuko inbertsioetarako. | |
 | Industria Digitala programa - Eraldaketa Digitala Industria Digitala 2025ek teknologia hauek ezartzen lagunduko dizu: automatizazio industriala, kudeaketa energetikoa, CRM, ERP edo analitika aurreratua.
Gogoan izan: proiektuan beti txertatu behar da aholkularitzako edo ingeniaritzako gutxieneko zerbitzuren bat. Ez dira onartuko hardwarea eta software-lizentziak erostea bakarrik jasotzen duten proiektuak. | |
 | SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak Gero eta enpresa gehiagok, bereziki automobilgintzan, industrian, zerbitzu publikoetan edo teknologian, ISO 27001, TISAX edo ENS bezalako ziurtagiriak eskatzen dituzte kontratuak ixteko, hornitzaileei eusteko edo araudia betetzeko.
SOC laguntzen eta Ziber arloko ziurtagirien programari esker, zerbitzu horiek eskaini ahal izango dituzu, bezero bakoitzeko gehienez 25.000 €-ko finantzaketa publikoarekin. Hazten ari den merkatu batean posizionatzeko, proiektu berriak erakartzeko eta betetzeko... eta konfiantza izateko beharra duten bezeroekin harremanak finkatzeko zuzeneko bidea. | |
 | Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat. - Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
- AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
- Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.
| |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|