Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Basque Tek Ventures talentuaren bilaketa-prozesua zabalik. Sustatzailea: LEARTIKER
Teknologia disruptiboak, talentu ekintzailea eta hazi-finantzaketa bateratzen dituen Basque Tek Ventures ekimenaren baitan dagoen CRIOKEEP proiektuak gailu suntsikor bakarrean honako funtzio hauek bateratzen dituen soluzioa proposatzen du: produktu terapeutiko baten kriogenizazioa, garraioa eta dosifikazioa pazienteari zuzenduta.
 
 
Abenduak 12 | 09:15etik 13:30era | Itsasmuseum (Ramon de la Sota kaia 1, Bilbo)
Eraldaketa bizkorreko testuinguruan, jardunaldi honek teknologia kuantikoen, adimen artifizialaren eta horien aplikazio konbergenteen azterketa sakona eskainiko du. Hain zuzen ere, horiek guztiak izango dira 2025ean industria birdefinituko dutenak. Bertan izango diren adituek funtsezko hainbat aurrerapen arakatuko dituzte: AAra aplikatutako konputazio kuantikoa, sentsorika kuantikoa mundu mailako erronketarako eta formatu handiko fabrikazio aditiboa, besteak beste. Hauek izango dira aditu horietako batzuk: Guillermo Gil (TECNALIA), Sara Ibañez (Qubiz Team) eta Jorge López (Aisure Europe). Gainera, beste hainbat berrikuntza eta IA Act Europako esparru berria arautzen duten erronkak berrikusiko dira: errealitate mistoa eta diseinu arloko AA sortzailea, esate baterako.

Topaketa garrantzitsua izango da enpresa arloko testuinguruan eraldaketa eragingo duten teknologia eta araudi mailako inplikazioak ulertzeko.
 
 
2024ko abenduak 3 | 17:00etatik 19:00etara | Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera, Vitoria-Gasteiz
Ezagutu B-WOMENIN Globalen azken saioan konexio autentikoak eta estrategikoak eraikitzeko gakoak. Ezagutu adituen eskutik nola hedatu zure aukerak, nola indartu zure posizionamendua eta nola aprobetxatu aukerak nazioarteko merkatuetan. Bertan izango diren adituetako batzuk dira hauek: Ciara O’Higgins (Deusto Business School), Izaskun Larrañaga Frias (LACOR IBILI Taldea), Marta Barredo (Herdit) eta Patricia Casado (BerriUp).
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
25.000 € arte enpresako SOC zerbitzuak kontratatzeko eta zibersegurtasun arloko ziurtagiriak lortzeko

Euskadiko enpresen Konektibitate Programa - Abenduaren 13ra arte zabalik
Enpresako 100.000 € arte konektibitatea hobetu ahal izateko sareko ekipoak, routerrak eta sarbide-puntuak instalatu edo eguneratzeko

Adimen Artifizial Aplikatuaren eta Datuaren Estrategiaren Programa - 2025eko ekainaren 30era arte zabalik
Enpresako itzuli beharrik gabeko 100.000 € arte zerbitzu eta prozesuetara aplikatutako AA eta Data arloko proiektu komertzialak bultzatzeko Zalantzarik?

Ekintzaile Programa - Abenduaren 11ra arte zabalik
30.000 €-rainoko laguntza zure enpresa-ideia BIC batean umotzen laguntzeko




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, Spain Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako