| 2022ko maiatzak 12 /09:15etik 14:30era /Tecnalia eta Vicomtech-en eraikinak, Donostia (Gipuzkoa) Denbora errealeko erakustaldiak, erabilera-kasuak eta aholkularitza, diagnostikoak egiteko eta gailu mediko berrien garapenerako Jardunaldi horretan diagnostikorako produktu eta zerbitzuen arloan diharduten enpresei -hala nola probak egiten dituztenei, "cloud" aplikazioak garatzen dituztenei, irudi biomedikoak aztertzen dituztenei edo ebaluazio aurreklinikoak egiten dituztenei- zuzenean eskainiko zaizkie denbora errealeko erakustaldiak, erabilera-kasuak eta BDIH-ko gailu medikuen eta osasun digitalaren nodoko adituen aholkularitza. Orobat aurkeztuko dira nodoaren gaitasun gehigarriak gailu medikoetarako biomaterialen garapenerako. | Erregistra zaitez hemen |
| 2022ko maiatzak 11 / 10:00etatik 11:20etara / online / Singapurreko gailu medikoen merkatuari buruzko ezagutza eskaintzen dizugu Singapurreko gailu medikoen merkatuari buruzko perspektibek positiboak izaten jarraitzen dute, Singapurreko ekonomiaren susperraldi handiari esker. Sektoreko 60 enpresa multinazional baino gehiagok erabaki dute euren produkzio- edo banaketa-jarduerak Singapurren kokatzea, hainbat arrazoirengatik, hala nola balio erantsi handiko eta eduki teknologikoko hornikuntza- eta fabrikazio-katea izatea, I+G-ko ekosistema indartsua edukitzea eta negozio- eta teknologia-ereduen berrikuntzarako "hub" izatea. | Parte hartu! |
|