| 2024ko azaroak 6 | 09:00etatik 14:30era | Itsas Museoaren Auditorioa, Bilbo Deskarbonizazioaren lidergo teknologikoa:Jarri harremanetan Arku Atlantikoko enpresekin eta proiektu estrategikoekin Ekitaldi honetan ikusiko dugu enpresa txiki eta ertainak "ezkutuko txapeldunak" bihurtu direla, lidergo teknologikorako estrategiari esker eta trantsizio energetikoaren moduko erronkak aukera baliagarri bihurtuz. Proiektu berritzaileen adibide batzuk aztertuko dira, esaterako, Hidrogenoaren Euskal Korridorea. Berrikuntzako kasu zehatz horiek energia berriztagarriak zein teknologia garbiak barne hartzen dituzte eta haien bitartez jorratuko ditugu jasangarritasuneko erronkak abantaila lehiakor bihurtzeko beharrezkoak diren urratsak. Gainera, jardunaldia networkingerako espazioa izango da; zure enpresak aliantza estrategikoak ezarriko ditu Euroeskualdean, inspirazioa bilatzeko eta erabat eraldatzen ari den sektore horretan aldaketarako liderra izateko baliabide espezifikoak eskuratzeko. | Egin negozioak funtsezko networking batean deskarbonizazioan liderra izateko, hartu parte! |
| 2024ko azaroak 12 | 10:00etatik 11:45era | online Presta zaitez Europako automobilgintzaren etorkizunerako: Zure enpresarako gako eta aukerak Europako sektore automotrizak funtsezko eraldaketak ditu aurrez aurre, elektrifikazioaren, nazioarteko eragile berrien sarreraren eta araudi-aldaketen ondorioz. Zer eragin izango dute zure enpresan joera horiek? Webinar honetan, industriaren egungo eta etorkizuneko testuinguruaren azterketa sakona egiteko aukera izango duzu, ekoizpenean, motorizazio elektrikoen aurreikuspenetan eta Txinako fabrikatzaileek Europako merkatuan duten inpaktuan arreta jarrita. Jardunaldian zehar, S&P Globaleko adituek, Mieko Honguk eta Antoine Giraudek, adibidez, "European Production Outlook" izenekoa aurkeztu eta zero irusi garbien helburua lortzeko bide bakarra ibilgailu elektrikoak (BEV) diren ala ez eztabaidatuko dute. Txinako fabrikatzaileek Europan dituzten hedapen-joerak ere aztertuko dituzte, euskal enpresentzako aukera estrategikoetan oinarrituta. | Mantendu zure enpresa Europako automobilgintza arloko eraldaketetako lehen postuetan. Hartu parte! |
| 2024ko azaroaren 4, 5 eta 6an GIPUZKOAN, BIZKAIAN, ARABAN Eta egun bakarrean mundu mailako hamaika aukeratara zuzenean sartzeko aukera izango bazenu? 30 minutuko bilerak zure intereseko nazioarteko merkatuetan lan egiten duten profesionalekin funtsezko alderdiei buruzko aholkularitza jasotzeko: Zure eskaintzak atzerriko merkatuetan izan dezakeen harrera. Tokiko araudiak. Herrialde horietan proiektu berriak abian jartzearen bideragarritasuna. Kontaktu baliotsuak: bezeroak, agente komertzialak, banatzaileak. Negozio-aukerak Herrialdeak: Alemania · ASEAN (Singapur) · Argentina · Australia · Brasil · Kanada · Txile · Txina · Kolonbia · Hego Korea · Eslovakia · Estatu Batuak · Frantzia · India · Italia · Irlanda · Japonia · Mexiko · Polonia · Erresuma Batua · Txekiar Errepublika · Turkia · Ukraina· Uruguai Sektoreak: Automobilgintza eta Eraldaketa Metalikoa / Makina-Erreminta eta Aeroespaziala / Biozientzia, Osasuna eta Elikadura / Energia eta Ingurumena / Teknologia Elektronikoa eta Aplikatutako Ezagutza / Trengintza / Beste batzuk... | Ezagutza globala zure esku. Etorriko al zara? |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|