Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
BEINT bekak - Nazioartekotzea | Eskaera-epea apirilaren 10era arte zabalik
Prestakuntzako eta praktiketako programa honekin, kanpo-merkataritza arloko, nazioarteko harremanetarako eta merkatu estrategikoen enpresen kudeaketarako funtsezko gaitasunak garatuko dituzu. Gainera, jasoko duzun zenbateko ekonomikoari esker, nazioartekotutako erakunde publiko eta enpresetan lan egiten duzun bitartean, zure garapen profesionalera bideratu ahal izango duzu zure jarduna.
 
 
Martxoak 28 | 10:00etatik 12:00etara | Euskalduna Bilbao (2. Aretoa, Kanpoaldea)
Euskadin teknologia garbietan egindako inbertsioek % 30eko zerga-kenkaria izan dezakete sozietateen gaineko zergan.

Fiskalitatean eta jasangarritasunean adituak direnen parte-hartzearekin, kenkari horiek nola eskura ditzakezun, zer teknologia dauden sartuta eta haien aplikazioa zure enpresaren finantza-estrategian nola planifikatu jakingo duzu. Gainera, neurri horiek enpresen lehiakortasunean duten eragina aztertuko dugu, eta 2030era arte teknologia garbietan inbertitzearen etorkizunerako erabakigarriak izango diren erronkak eta aukerak eztabaidatuko ditugu.
 
 
Martxoak 25 | 09:30etik 13:30era | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa, Bilbo
Saio honetan, I+G+b arloko nazioarteko proiektuetarako funtsak nola eskuratu jakingo duzu, zure enpresaren lehiakortasuna eta irismen globala indartzeko diseinatutako aldebiko eta alde anitzeko tresnekin. Gainera, saioaren ondoren, interesa duten erakundeek aldebiko bilera eskatu ahal izango dute CDTIko ordezkariekin haien ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko.
 
 
Martxoak 27 | 09:30etik 13:30era | Arriaga aretoa, Bizkaia Aretoa, Bilbo
CDTIren laguntza nazionalak, PERTE Aeroespazialaren eta Horizon Europe baitako Clean Aviation eta SESAR 3 Europako programak (besteak beste) aztertuko ditugu. Gainera, zure I+G+b arloa nazioartekotzeko Enterprise Europe Network (EEN) sareak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutuko dituzu. Saioaren ostean, zure proiektua berrikusteko, CDTIko, AEEko eta EENeko adituekin bilerak egiteko aukera izango duzu.
 
 
2025eko martxoak 18 | 09:30etik 13:30era | Abantoko Teknologia Parkea Serantes bidea. Abanto
Zure marka komunikabideetan kokatzen ikasiko duzu, estrategia praktikoak eta modernoak erabiliz. Zure webgunea nola prestatu, prentsa-ohar erakargarriak nola idatzi eta prentsarako txosten profesionalak nola sortu jakingo duzu. Gainera, adimen artifizialak ideiak sortzen, edukiak optimizatzen eta zure mezuak pertsonalizatzen nola lagun diezazukeen aztertuko duzu, kazetarien eta hedabide espezifikoen arreta bereganatzeko.
 
 
Martxoak 13 eta 27 | 12:00etatik 13:30era, eta 10:00etatik 11:30era, hurrenez hurren | online
Google Workspacek eta Microsoft 365ek adimen artifiziala beren funtsezko tresnetan barneratu dute, baina zein egokitzen da ondoen zure lan egiteko modura? Saio honetan, kasu praktikoekin, AAk plataforma bakoitzean dituen gaitasunak aztertuko ditugu: idazketa lagundua, datuen analisia, zereginen automatizazioa eta talde-lankidetza. Gainera, punta-puntako berrikuntzak eta hurrengo garapenak ere berrikusiko ditugu.
 
 
Gauzatu Industria 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...). 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Indartu 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Deskarbonizazio Industrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna
Erauzketako, eraldaketako, produkzioko eta horiei lotutako zerbitzuetako enpresa industrial guztiek, haien neurria edozein dela ere, 1.500.000 € arteko laguntza eska dezakete erakunde onuradun bakoitzeko, betiere inbertsioak Euskadin egiten badira. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Hazitek laguntza-programa - I+G
Programak I+G arloko proiektuak bi ikuspegirekin bultzatzen ditu: ikerketa industriala, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak TRL4 heldutasun teknologikoraino garatzera edo hobetzera bideratutako ezagutzak eta gaitasunak sortzera bideratutakoa, eta Garapen Esperimentala, TRL7 bat lortzeko gai diren soluzio berritzaileak diseinatzeko lehendik erabilgarri dauden ezagutzak aplikatzera bideratutakoa.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat
  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, Spain Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako


Mapa de Calor

Únicos/Totales
--
--
--
--
--
--
--