Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
BEINT bekak - Nazioartekotzea
Honako hauek guztiak eskaintzen dizkizute BEINT bekek:
  • 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua, aukeratutako nazioarteko herrialdeko bizi mailaren arabera.
  • 4 hilabeteko prestakuntza enpresa multi-lokalizatuak eta kanpo-merkataritzakoak kudeatzen ikasteko.
  • 20 hilabeteko praktikak nazioartekotzea sustateko enpresa eta erakundeetan.
  • Atzerrian esperientzia profesional handia lortzeko aukera paregabea.
 
 
2024ko apirilak 17 | 09:30etik 11:00etara | online
Webinarra plano bikoitz batean planteatzen da:
  • Egungo artearen egoera erakusteko inputak eta adimen artifizial arduratsuaren inguruan dagoeneko testatuta dauden lan-metodologiak ematea bertaratzen direnei.
  • Aukerak irekiko dizkigun hausnarketa kritikoa bultzatzea.
 
 
2024ko apirilak 24 | 08:30etik 16:35era | Tokia: Iberdrola dorrea (Bilbo)
Nork har dezake parte jardunaldian?
  • Hainbat sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energiaren sektorean, makina-erremintan eta abarretan) diharduten Euskadiko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT enpresen zerbitzuak behar badituzte Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Fabrikazio Aditiboa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate Areagotua, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Cloud Computinga, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala)
  • EIKT sektorean diharduten enpresek, sektore bereko edo hainbat industria sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenek, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.
 
 
Industria Digitala laguntza-programa
Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak.
 
 
Indartu 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko zerbitzu aurreratua, erronkak eta aukerak identifikatzen dituena, bai eremu pribatukoak, bai kanpoan egindako inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokia, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan, energian, bioosasunean eta ingurumenean.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Harremanetarako

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa