| 2024ko otsailak 19 | 12:00etatik 15:00etara | Bilbao Berrikuntza Faktoriako (BBF) auditorioa Euskadi digital segurua: Europan erreferentziazkoa den ekosistema Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkarteak (GAIA), Euskadiko zibersegurtasun-industriak ordezkatzen dituen elkarteak (Cybasque) eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIren bitartez, jardunaldi bat egingo dute otsailaren 19an eta, bertan, "Euskadi Digital Segurua: Europako ekosistema erreferentea" izenburupean, Euskadiko zibersegurtasunaren liburu zuriaren hirugarren edizioa, enpresa-sektorearen karakterizazio-txostena, eta enpresa arloko zibersegurtasunari laguntzeko zerbitzuak eta programak aurkeztuko dira. | Eman izena! |
| 2024ko martxoak 5 | 09:00etatik 13:00etara | Carlton hotela AEBko estatuak Euskadiko enpresekin elkarlanerako lotura bila ari dira Gutxienez zortzi estatutako (Ekialdeko kostaldea, Aintzira Handiak, eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldea eta hego-ekialdea barne) ordezkariak bilduko dira Euskadiko enpresei beren sektoreetako aukerak azaltzeko. Ordezkari horiek funtsezko hainbat sektoretako aukerak aurkeztuko dituzte, hala nola energiaren, fabrikazio aurreratuaren eta biozientzien sektoreetakoak. Era berean, estatuek beren jarduera komertziala garatzeko interesa duten Euskadiko enpresei ematen dizkieten laguntzak ere azalduko dituzte. Gainera, enpresek parte hartuko duten estatuetako ordezkariekin banakako bilerak eskatzeko aukera izango dute. | Tapping into opportunity sectors in the United States, ¡let's explore! |
| 2024ko otsailak 27 | 09:30etik 15:00etara | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerak: OSASUNA Jardunaldiak honako hauek eskainiko ditu: Sarbidea nazioarteko finantzaketara. Lankidetza estrategikoa Europako adituekin. Azken programa-deialdiei buruzko informazio esklusiboa. Zure erakundea berrikuntza teknologikoaren abangoardian kokatzeko aukera. Gainera, informazio-saioaren ondoren, interesa duten erakundeek aldebiko bilera eskatu ahal izango dute CDTIko eta FECYTko ordezkariekin haien ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko. | Zain duzu I+G+b arloaren bikaintasuna. Eman izena! |
| Onlineko mikroikastaroen agenda | 2 ordu | Aforo mugatua Sartu doan gai hauei buruzko tailerretara: AA, zibersegurtasuna, kudeaketa digitala, fakturazio elektronikoa, Interneteko presentzia, automatizazioa eta bezeroei zuzendutako errealitate birtuala... 2 orduko iraupena duten ikastaroak dira, Zoom plataformarekin webinar formatuan egiten direnak. Aforo mugatua, zure zalantzei modu pertsonalizatuan erantzuteko, eta eduki praktikoak eskainiko dira zure negozioan berehala aplika ditzazun. Adimen artifiziala CHATGPT: aukerak, arriskuak eta jardunbide egokiak AArekin irudiak sortzea AA sortzailea: Zure lanposturako aplikazioak. GOOGLE BARD: Googleren elkarrizketarako AA. Zibersegurtasuna/lege arloa DBLO-DBEO I: Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legerira. Zibersegurtasuna I: Zure negozioaren informazioa babesteko jardunbide egokiak. TicketBAI: Zer da? Eta nola egokitu fakturazioko sistema berrira? Nola babestu modu seguruan zure aktibo ukiezinak eta nola eskuratu hirugarren batzuen eskubideak. Produktibitatea Microsoft 365 ezagutzen; OneDrive, zure hodeia. TEAMS: Produktibitatea eta zure taldearekiko komunikazioa Antolatu eta kudeatu zure posta eta zereginak modu produktiboan: 5S Digitalak, GTD. Google Drive eta Calendar: Sortu, partekatu eta lankidetzan jardun hodeian. NOTION: Sortu zure kontrol-panela zure negozioaren produktibitatea handitzeko. ... | Planifikatu otsaileko zure prestakuntza. Kontsultatu ikastaroen agenda osoa! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|