Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
BIND4.0 SME Connection
Deialdia zabalik dago eta startup eta scaleupek digitalizazioko erronka espezifikoei aurre egiteko aukera izango dute horri esker. 18 enpresa txiki eta ertainek 5 erronka aurkeztu dituzte arlo hauen inguruan: makina-erreminta, ingurumena, elikadura, ekipamendua, diseinua eta eraikuntza. Digitalizazioa, berriz, teknologia hauetan oinarritzen da: IoT, Big Data, Adimen Artifiziala, Datuak bistaratzeko plataformak, hondakinak bereizteko eta sailkatzeko teknologiak, eta Machine Learning-a.

Eraldaketa horren partaide bihur zaitezke SME Connection-en 3. edizio honek proposatzen dituen sektore hauetan: makina-erreminta, ingurumena, elikadura, ekipamendua, diseinua eta eraikuntza.
 
 
2023ko abenduak 14 | 09:30etik 11:00etara | ONLINE
BMerkatuaren lehiakortasun maila eta eskakizun handiak direla eta, beharrezkoa da sektore publikoko eta pribatuko erakundeek segurtasuna kudeatzeko sistema bat ezartzeko aukera baloratzea eta planteatzea, edo gutxieneko estandarrak betetzea (askotan, derrigor bete beharrekoak gainera). Horren guztiaren azken helburua da arriskua gutxitzea eta laneko esparru segurua sortzea. Egin aurre arrakastaz informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema bat ziurtatzeko auditoretza bati, ENS, TISAX edota ISO 27001 arauen arabera.
 
 
2023ko abenduak 19 | 09:30etik 11:00etara | ONLINE
Funtsezko hiru oinarri izango ditu jardunaldiak: FPGAen Egungo Testuingurua eta Etorkizuneko Aurreikuspenak, Aplikazio Praktikoak eta Negozioen Munduko Mugak. Saioa softwarea eta hardwarea garatzen duten enpresentzako, garatzaileentzako, ingeniarientzako eta teknologia interesatzen zaien eta FPGAen erabileran abangoardian egon nahi dutenentzako egokia da. Saio horretan, FPGAk negozioen munduan (eta harago joanda) panorama teknologikoa nola birmoldatzen ari diren ezagutu ahal izango dute
 
 
2023ko abenduak 20 | 10:00etatik 11:30era | ONLINE
Ezagutu eIDAS2 araudiak bultzatutako Europako identitate digitala mundu digitalean elkarri eragiten diogun modua nola aldarazten ari den eta aztertu segurtasun zibernetikorako, merkataritza elektronikorako eta hazkunde ekonomikorako eskaintzen dituen aukerak.
 
 
2023ko abenduak 1 | 09:30etik 12:30era | ONLINE
Jardunaldian jasotako oinarrizko ezagutzei esker, emaitza hobeak lortzeko estrategiak bideratu ahal izango ditugu bezeroekin, pertsonekin, gizartearekin eta berrikuntzarekin lotuta. Saioaren edukia:
  • Zer eragin du produktu baten kostuan? Nola kalkula daiteke enpresa baten balioa?
  • Erakunde baten finantza-osasuna.
  • Kudeaketa ekonomikorako oinarrizko kontzeptuak eta tresnak.
  • Ekonomia eta finantza arloko kudeaketarekin lotuta sekula egin beharko ez genukeena.
 
 
Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea.
Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-tematikarekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzeko lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa