Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
2024ko martxoak 5 | 10:00etatik 13:00etara | Ezkerraldeko Teknologia Parkeko auditorioa
Genis Roca da PuntCat Fundazioaren presidentea eta Diseinuko Goi Mailako Eskolako eta Barcelona Music Lab Fundazioko presidenteordea. Gainera, enpresaburua eta negozio-garapenean eta kultura digitalean espezializatutako unibertsitateko irakaslea da. RocaSalvatellaren (mundu mailako aholkularitza-enpresa) sortzailea eta Kataluniako Politika Ekonomikoko Aholkularitza Kontseiluko kidea da. Interneten duen influentzia dela eta da ezaguna eta Urteko Hizlari Onenari emandako saria jaso zuen. "Adimen Artifiziala: gizarte eta enpresa arloko ondorioak" konferentzian hartuko du parte eta gure gizartean AAk izango duen bilakaerari buruzko ekarpen baliotsuak eskainiko ditu.
 
 
2024ko martxoak 5 | 09:00etatik 13:00etara | Carlton hotela
Gutxienez zortzi estatutako (Ekialdeko kostaldea, Aintzira Handiak, eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldea eta hego-ekialdea barne) ordezkariak bilduko dira Euskadiko enpresei beren sektoreetako aukerak azaltzeko. Ordezkari horiek funtsezko hainbat sektoretako aukerak aurkeztuko dituzte, hala nola energiaren, fabrikazio aurreratuaren eta biozientzien sektoreetakoak. Era berean, estatuek beren jarduera komertziala garatzeko interesa duten Euskadiko enpresei ematen dizkieten laguntzak ere azalduko dituzte. Gainera, enpresek parte hartuko duten estatuetako ordezkariekin banakako bilerak eskatzeko aukera izango dute.
 
 
2024ko otsailak 23 | 12:00etatik 14:00etara | Bizkaiko Teknologia Parkea - Auditorioa
Jardunaldi honetan, startup disruptiboenak sustatzeko eta bizkortzeko diseinatutako ekimena sakonduko dugu, eta talentuari eta inbertsioari aukerak ematen dizkieten proiektuak aztertuko ditugu. Gainera, Euskadiko teknologia-zentro batzuetan spin off-ak sortzeko garaian izandako esperientziak eta estrategiak ezagutzeko aukera izango duzu.
 
 
2024ko martxoak 1 | 10:00etatik 11: 30era | Informazioa emateko webinarra
DIRAMIL proiektuaren helburua da esne-ekoizpenean kontrol mikrobiologikoan iraultza sortzea eta, modu espezifikoan, Listeria monocytogenes eta Salmonella spp. hautemateko eta S. aureus koagulasa positiboaren zenbaketa egiteko garaian. Misioa da esne-ustiaketan kontrol mikrobiologikoan iraultza eragingo duten berehalako neurri zuzentzaileak hartzea eta denbora errealeko kontrola egitea ahalbidetuko luketen emaitza bizkorrak eskainiko dituzten tresna bakun eta azkarrak eskaintzea esne-ustiategiei.
 
 
2024ko martxoak 11 | 09:30etik 13:45era | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa
  • Saio honetan, Horizon Europeko 5. klusterraren (Energia eta Mugikortasunari buruzkoa) 2024ko deialdietarako aurkeztu diren CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP) ezagutuko dituzu.
  • CEIT eta IDEKO zentro teknologikoek, hurrenez hurren, Energia eta Mugikortasun arloetan aurkeztutako arrakasta-kasuak ezagutuko dituzu inspirazio-iturri gisa erabil ditzazun.
  • Ezagutu Europako EIT InnoEnergy ekimenak Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien aukerak, Energia eta Mugikortasun arloko ur-jauzi bidezko finantzaketa-proiektuen adibide zehatzekin.
  • Aztertu SPRI Taldearen Clean Energy Transition Partnership izenekoa, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko sortutako lankidetza.
 
 
2024ko martxoak 5 | 10:00etatik 11:30era | Online
Jardunaldian zehar, zure erabiltzaile-profila konfiguratzen, multimedia-edukia argitaratzen eta komunitatearekin elkarreragina sortzen ikasiko duzu. Bestalde, ActivityPub protokoloa zertan datzan jakingo duzu, Threadsek sare sozialak deszentralizatzeko egin nahi duen protokoloa.
 
 
2024ko martxoak 19 | 16:30etik 19:30era | Euskalduna Jauregia
Wind Europe 2024 inauguratuko den egunaren bezperan, BT&Ik jardunaldia antolatuko du Euskalduna Jauregian Europako offshore energia eolikoarekin lotutako merkatu-aukerei eta garapen-planei buruzko informazio zehatza eskaintzeko. Hala, Euskasiko konpainiek beren zerbitzuak Europako merkatu liderretara, hala nola Erresuma Batura, Poloniara edo Herbehereetara, zabaltzeko eta arakatzeko beharrezko ezagutza eskuratuko dute, eta mugaz gaindiko enpresa-aliantzak sustatu.
 
 
Innobideak Prestakuntza ikastaroak
Innobideak Prestakuntza programaren oinarria prestakuntza da eta onlineko saio teoriko-praktikoak, doakoak eta hiru orduko iraupena dutenak, eskaintzen ditu. Saio horiek jardunbide egokiak aztertzen dituzte eta estrategiarekin, bezeroekin, pertsonekin, gizartearekin, berrikuntzarekin eta emaitzekin lotutako 19 tematikei buruzko gogoeta egiten dute. 2024ko lehen prestakuntza-zikloko egutegia
  • 2024/02/27 Talentua bilatu eta mantendu
  • 2024/03/05 Negoziaziorako funtsezko trebetasunak. Estrategia eta taktika
  • 2024/03/07 Estrategia, nola gauzatu gure asmoak
  • 2024/03/12 Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako
  • 2024/03/14 Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da
  • 2024/03/19 Berrikuntzarako AGILE prozesuak
  • 2024/03/21 Berrikuntzaren kudeaketa zure enpresaren neurrira
  • 2024/04/09 Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea
  • 2024/04/11 Produktu eta zerbitzu berriak sortu
  • 2024/04/16 Supply Chain, hornitzailetik bezeroarenganaino
  • 2024/04/18 Negozio-ereduaren berrikuntza, arrakastaren giltzarri
  • 2024/04/23 Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa
  • 2024/04/25 Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea
  • 2024/04/30 Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa
  • 2024/05/07 Berrikuntzarako AGILE prozesuak
  • 2024/05/09 Zure enpresak berdintasunean egin behar duena
  • 2024/05/14 Talde-lanaren mitoak eta errealitateak
  • 2024/05/16 Enpresaren errendimendua eta lehiakortasuna neurtzea
  • 2024/05/21 Aldaketaren kudeaketa
  • 2024/05/23 Gatazkak kudeatzea, errentagarritasuna eta motibazioa hobetzeko
  • 2024/05/28 Zaintza lehiakorra: berrikuntzarako lehen urratsa
  • 2024/06/11 Lankidetzaren eta aliantzen kudeaketa berrikuntza-motor gisa



La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Le informamos que SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial trata sus datos personales con la finalidad de informarle de las actividades y servicios de la sociedad, todo ello sobre la base de su consentimiento o al amparo del interés legítimo de esta entidad (actividades de mercadotecnia con clientes). Puede ejercitar sus derechos a acceder, rectificar y suprimir sus datos, limitar su tratamiento y oponerse al mismo, así como su derecho a la portabilidad en cualquier momento enviando un correo electrónico a la dirección lopd@spri.eus. Si no desea recibir en el futuro nuevas comunicaciones puede solicitarlo a través del siguiente enlace. Recuerde que siempre puede seleccionar sus preferencias y recibir solo lo que le interesa editando su suscripción.

Editar mi suscripción | Darse de baja | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal