Adi! Laguntzak eta agenda
 ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌ ‌

Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Uztailak 3 | 09:00etatik 15:00etara | Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioa, Donostia
BIND Demo Day 2025ek hainbat enpresarekin (Mercedes-Benz, Iberdrola edo ITP Aero, adibidez) elkarlanean balioztatutako eta startupek garatutako 35 teknologia baino gehiago aurkeztuko ditu. AA, big data, zibersegurtasuna edo prozesu zehatzetan aplikatutako teknologia garbiak, honako arlo hauetan emaitza nabarmenekin: eraginkortasuna, jasangarritasuna eta errendimendua. Aurrez ezarritako teknologiak ezagutzeko eta lankidetza teknologikorako bide berriak irekitzeko jardunaldia izango da.
 
 
Ekainak 16 | 09:30etik 13:15era | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa, Bilbo
Trantsizio energetikoa eta mugikortasun jasangarria lehentasunezko ardatzak dira berrikuntzaren Europako estrategian. Arlo horietan proiekturen bat lantzen ari bazara, jardunaldi honek Horizon Europeko eta Hiriak Misioko 5. Klusterreko hurrengo deialdietara zuzeneko sarbidea emango dizu. Aztertu kasu errealak, identifikatu finantzaketa-lerro zehatzak eta alderatu zure proposamena CDTIko espezialistekin Europako testuingurua arrakastaz bideratu ahal izateko.
 
 
Ekainak 19 | 09:30etik 15:00etara | Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkeko auditorioa
Europa digitalizazioaren, jasangarritasunaren edo material aurreratuen moduko erronkei erantzuna emango dieten proiektu industrialen bila ari da. Bat al dator zurea?

Jardunaldi honetan, Horizon Europeko 4. Klusterreko deialdi berrien gakoak ezagutuko dituzu, eta zure proposamenarekin lotuta, zer eta zergatik finantzatzen den zehaztasun osoz dakiten adituekin aztertzeko aukera izango duzu. Gainera, dagoeneko nazioarteko kontsortzioen buru diren euskal enpresek nola egin duten jakingo duzu. Zure estrategia doitzeko, ideia balioztatzeko eta oinarri sendoekin Europara jauzi egiteko saioa izango da.
 
 
Ekainak 18 eta 25 | 09:30etik 12:00etara | online
Bi saio praktiko proposatzen dizkizugu zure eCommercearen kudeaketan aurrerapausoa emateko: bata, adimen artifiziala eta datuak hobeto hazteko nola aplikatu jakiteko, eta bestea modu errentagarrian eta jasangarrian nola fideliza dezakezun ikusteko. Biek ideia zehatzak, kasu errealak eta lehenengo egunetik aplika daitezkeen tresnak eskainiko dizkizute, bai zure onlineko denda merkaturatzen ari bazara, bai lehendik zabalik duzuna optimizatu nahi baduzu.
Ekainak 18 | 09:30etik 12:00etara | online
Hazkundea datuekin eta AArekin: eCommerce negozioetarako estrategia praktikoak

Ekainak 25 | 09:30etik 12:00etara | online
Leialtzea eCommercean: nola eraiki zure negozioa errentagarri egingo duten harremanak

 
 
Lortu programa - Enpresak berriz indartzea
Programak aditu independente bat kontratatzeko gastuen % 80 arte estaliko du, eta aditu horrek lagunduko dizu negozioaren bideragarritasunari eutsi eta lehiakortasuna indartzera bideratutako ekintza-plana diagnostikatu, diseinatu eta egikaritzen.
Funtsezko erabaki estrategikoak errazteko pentsatuta dago laguntza. Honako hauetarako, besteak beste:
  • Zor finantzarioak birnegozioatzea
  • Eragiketa korporatiboak egitea
  • Inbertitzaileak bilatzea
  • Plan estrategiko berri bat egitea
 
 
Ekintzaile programa - EKINTZAILETZA
30.000 eurora arte laguntzetan eta BICeko adituen laguntzaren bidez, zure proiektua baliozkotuko duzu, baita merkaturatu ere, eta hazten lagunduko dion finantzaketa lortuko duzu. Zure ideia berritzailea bada, eta bermeekin ekin nahi izanez gero, eman gurekin lehenengo pausoa.
 
 
Kloud programa - Eraldaketa Digitala
Kloud programak zerbitzu eta azpiegiturak Cloud ingurune komertzialetara migratu nahi dituzten Euskadiko enpresei laguntza ekonomikoa ematen die. Laguntzak kostuaren % 50 arte estaltzen du Cloud estrategia-zerbitzuak kontratatzeko, hardwarea eta lizentziak erosteko eta migrazioa CPD edo barneko areto teknikoetatik egiteko, horren bidez segurtasuna eta eraginkortasun operatiboa hobetzeko. Gehieneko laguntza 50.000 €-koa izango da.
 
 
Hazinnova programa - Berrikuntza
Hazinnovak aholkularitza eman diezazukeen mikroproiektuak:
  • 01_Produkzio jasangarria
  • 02_Bezeroak
  • 03_Talentua Pertsonak
  • 04_Ekonomia eta finantza arloko kudeaketa
  • 05_Administrazio-prozesuak
  • 06_Merkatu berriak
  • 07_Produktua
  • 08_Logistika jasangarria
 
 
Deskarbonizazio Industrialerako Programa - Deskarboniza 2025
Zure produkzio -prozesuak jasangarritasun-irizpideekin eraldatzeko zuzeneko laguntza ekonomikoa eskaintzen dizugu.

Laguntzak inbertsioaren % 30 arte estaltzen du enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko gehienez 1,5M €-rekin. Horri esker, honako hauek egin daitezke: instalazioak modernizatu, kutsakorrak diren teknologiak teknologia garbiekin ordezkatu, lerro eraginkorragoak sortu eta zure energia-faktura gutxitu. Lehiakortasuna, jasangarritasuna eta zure industria-jardueraren araudia betetzeko prozesua hobetuko dituzu, Europako agertoki berriari aurrea hartuz.

**Dirulaguntza % 2,5 handitu da Bizkaiko Ezkerralde Zabalduko Eremuko inbertsioetarako.

 
 
Industria Digitala programa - Eraldaketa Digitala
Industria Digitala 2025ek teknologia hauek ezartzen lagunduko dizu: automatizazio industriala, kudeaketa energetikoa, CRM, ERP edo analitika aurreratua.

Gogoan izan: proiektuan beti txertatu behar da aholkularitzako edo ingeniaritzako gutxieneko zerbitzuren bat. Ez dira onartuko hardwarea eta software-lizentziak erostea bakarrik jasotzen duten proiektuak.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Gero eta enpresa gehiagok, bereziki automobilgintzan, industrian, zerbitzu publikoetan edo teknologian, ISO 27001, TISAX edo ENS bezalako ziurtagiriak eskatzen dituzte kontratuak ixteko, hornitzaileei eusteko edo araudia betetzeko.

SOC laguntzen eta Ziber arloko ziurtagirien programari esker, zerbitzu horiek eskaini ahal izango dituzu, bezero bakoitzeko gehienez 25.000 €-ko finantzaketa publikoarekin. Hazten ari den merkatu batean posizionatzeko, proiektu berriak erakartzeko eta betetzeko... eta konfiantza izateko beharra duten bezeroekin harremanak finkatzeko zuzeneko bidea.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
  • Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
  • AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
  • Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako