| CPM webinarra - «GREEN PARK» proiektua | 2024ko urtarrilak 26 | 10:00etatik 11:30era Bi Green Park erronken helburu nagusiei buruzko informazio guztia jasoko duzu: - 1. ERRONKA: Green Park: Trantsizio energetikoa eta neutraltasun klimatikoa: /li>
2035erako autosufizientzia energetikoa lortzea. 2030. urterako energia-kontsumoa % 35 murritz dadin eta 2050. urterako % 60 murritz dadin lortzea (2015ekoarekiko). 2030. urterako, energia-kontsumoaren % 32 energia berriztagarrien bitartez sor dadin lortzea. Neutraltasun klimatikoa lortzea, aurrera pausoak eginez, 2030. urterako Euskadiko Parke Teknologikoak batere karbonorik sor ez dezan. 2030. urterako, eraikinen % 40k baino gehiagok B energia-kalifikazioa izan dezan lortzea. Pixkanaka, erregai alternatiboak kontsumitzen dituzten ibilgailuak erosten eta erabiltzen joatea.
- 2. ERRONKA: Parke erresilientea eta bioanitza
Etorkizuneko garapenetarako, hirigintza-garapeneko plangintza-eredu jasangarriago baterantz aurrera egitea. Eraikuntza jasangarriko irizpideak aplikatzea, erosketa publiko berdeko irizpideak erabilita. Klima-aldaketaren ondoriozko bero-uharte efektuaren aurrean erresilienteagoak izateko aurrerapausoak ematea. Parke-eredu jasangarriago, erresilienteago eta bioanitzago baterantz jotzea, Paisaiaren inguruko ekintza-planaren bitartez.
| |
| 2024ko urtarrilak 30 | 09:00etatik 12:00etara | Bizkaiko Teknologia Parkea. 204 eraikina Gaitasun eta behar teknologiko berriek datuaren ekosistema berri bat ekarri dute, eta horrek ikuspegi eta teknologia berriak eskatzen ditu. Jardunaldi honetan, ikusiko ditugu datuaren ekosisteman gertatu den bilakaera, aurre egin beharreko erronka berriak eta horretarako dauden teknologiak. | |
| 2024ko urtarrilak 26 | 09:30etik 11:30era | online Ezagutu Serverless teknologiak ezartzearekin lotutako zerbitzuen hornitzaile nagusiak, funtsezko onurak eta inplementatzeko jardunbiderik onenak. | |
| 2024ko otsailak 7 | 08:30etik 20:00etara | Résidence Palace, Brusela (Belgika) Otsailaren 7an, ekitaldi bikoitza egingo da Bruselan EBko Global Gateway estrategiaren inguruko aukerak ezagutarazteko. Global Gateway da mundu osoan zehar kalitatezko azpiegituratan inbertsio adimendunak, garbiak eta seguruak finantzatzeko EBk abian jarritako estrategia. 2017ra arte abian jarri beharko liratekeen proiektutan 300.000 milioi euroko onartutako paketea dago eta EBk mundu mailako inbertitzaile handiena bihurtu nahi du. 2023an, sektore digitalean, energian eta garraio arloan lehen 90 proiektuak jarri zituzten abian mundu mailan osasunarekin, hezkuntzarekin eta ikerketarekin lotutako sistemak sendotzeko asmoz. | |
| Elkartek 2024 programa - I+G Dirulaguntzak ez itzulgarriak izango dira, eta hiru motatako proiektuentzat eskainiko dira: - Lankidetzan Egindako Oinarrizko Ikerketa Proiektuak
- Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak
- Interes bereziko ekintza osagarriak
| |
| Gauzatu Industria 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea Honako hauek eskaintzen dizkizu Gauzatu programak: - Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...)
- 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin.
| |
| Indartu 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean. | |
| Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea. Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-tematikarekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzeko lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu. | |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik
jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|