Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2024ko urtarrilak 17 | 09:30etik 12:30era | Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusia
Produktuen Pasaporte Digitala tresna berri bat da, Europako merkataritza goitik behera aldatuko duena. Laster, produktuek pasaporte hori izan beharko dute Europar Batasunean merkaturatu ahal izateko, eta hori erronka handia da enpresentzat, kudeaketari eta egokitzapenari dagokienez. Jardunaldi hau ezinbestekoa da Europako merkataritzako aldaketen berri izan nahi duen eta etorkizunerako prestatu nahi duen produktu-arduradun ororentzat.
 
 
2024ko urtarrilak 18 | 09:00etatik 10:00etara | online
Datuak Babesteko Agentziak (AEPD) datu biometrikoak dituzten sarbide-sistemei buruzko gida bat argitaratu zuen 2023ko azaroaren amaieran. Gida horrek nabarmen aldatzen ditu orain arte erabiltzen zituen irizpide batzuk, eta, praktikan, asko zailtzen du sistema horiek enpresei erabiltzea. Ondorioztatu du ez dela gomendagarria horrelako sistemak erabiltzea pribatutasunerako hain intrusiboak ez diren alternatibak daudenean.
 
 
2024ko urtarrilak 16 | 09:30etik 13:00etara | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa, Bilbo
Enpresetako, enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitzetako... kideak diren eta zuzendaritza-ardurak edo I+G+b arloko ardura teknikoak dituzten pertsonei zuzenduta, baita ZTBESko eragileei ere. Jardunaldiak aukera hauek emango dizkizu:
  • I+G+b arloaren nazioartekotze-prozesua hasteko..
  • Munduko merkatuetan zure enpresaren posizionamendua hobetzeko.
  • CDTIrekin aldebiko bilerak hitzartzeko.
  • Egitasmo hauek dagoeneko baliatu dituzten EAEko enpresen arrakasta-kasuetatik ikasteko.
  • 48 herrialderekin baino gehiagorekin lankidetzan irekitako plan guztiak, horien deialdiak eta laguntzen ezaugarriak ezagutzeko.
 
 
Gauzatu Industria 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Honako hauek eskaintzen dizkizu Gauzatu programak:
  • Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...).
  • 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin.
 
 
Indartu 2024 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea.
Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-tematikarekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzeko lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz.

Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa