| Otsailak 25 | 09:30etik 12:00etara | Bizkaiko Teknologia Parkea 204 eraikina Babestu zure enpresaren erreputazio digitala B2B inguruneetan Ekidin arriskuak, indartu zure irudia eta lortu bezero eta bazkideen konfiantza. Onlineko ospeak ere eragina du industrian. Pertzepzio digitalak sinesgarritasunean, harreman komertzialetan eta negozio-aukeretan eragiten du B2B ingurunean. Onlineko jardunaldi honetan, Uxue Alcortak marketin digitalean eta onlineko erreputazioan espezialistak, enpresa industrialek beren irudi digitala nola gainbegiratu, babestu eta indartu dezaketen azalduko du. Marketineko zuzendariek, arduradun komertzialek, zuzendari nagusiek eta komunikazio arloko ordezkariek krisiak kudeatzen, iruzkin negatiboei erantzuten eta enpresaren balioekin lerrokatuta dagoen onlineko presentzia eraikitzen ikasiko dute. | Bihurtu zure erreputazio digitalaren kudeaketa lehia arloko abantaila. Eman izena! |
| Martxoak 26 | 08:30etik 16:35era | Iberdrola dorrea. Euskadi plaza, 5 Bilbo Zure enpresa industriala EIKT hornitzaileekin konektatu nahi duzu eraldaketa digitala sustatzeko? Sortu sinergiak, identifikatu aukerak eta egin digitalizazio industrialean aurrera. Enpresen Networkinga – Smart Industry egitasmoak industriaren eta EIKT sektorearen arteko lankidetza bultzatzen du. Hala, teknologia aurreratuak (fabrikazio aditiboa, AA, big data eta zibersegurtasuna, adibidez) aplikatzea errazten du sektorearen beharrei erantzuteko. Zuzendariek, berrikuntza arloko arduradunek eta hornitzaile teknologikoek lankidetzarako aukerak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta industrian eraldaketa sortzen ari diren soluzio aurreratuak arakatzeko aukera izango dute. | Izan sarbidea kontaktu estrategikoetara. Eman izena! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, Spain Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|