Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
Indartu programa - Ibilgetuan inbertitzea
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, egindako inbertsioaren % 15era artekoa, gehienez enpresa bakoitzeko 3M€-koa, honako hauek egiteko:
  • Enpresarako eraikuntza eta lursail berriak erostea, logistikako biltegiak barne.
  • Makinekin, tresnekin eta instalazio teknikoekin ekipatzea.
  • Informatikako programak eta ekipoak erostea.
  • Jabetza industrialeko eta patenteen gastuak.
 
 
Gaitasun Digital Profesionalen programa - Eraldaketa digitala
Giza baliabideen eta Digitalizazioaren arloko adituen aholkularitza espezializatua Euskadiko enpresentzat, 8.100 €-ra arte eta gehienez ere 27 pertsona enpresa bakoitzeko, DIGCOMP oinarri duen IKANOS sistema ezartzeko proiekturako.

Aholkulariek probatutako metodologia erabiliko dute. Metodologia hori modu pertsonalizatuan eta doan aplikatuko dute, enpresa bakoitzak errealitateari lotutako helburuei buruzko urratsak eman ditzan. Horretarako, tresna praktikoetan oinarrituko dira, ondoren, enpresa bakoitzeko lantaldearen beharretarako egokienak diren prestakuntza-planak abian jartzeko.
 
 
Smart Industry programa - Eraldaketa Digitala
150.000 € arteko dirulaguntza proiektu bakoitzeko edo 300.000 € honako hauetarako:
  • "I+G arloko eragilearen" dedikazio-gastuak, instalazio industrialean eskainitako laguntza eta aholkularitza barne.
  • "Inplantalariaren" dedikazio-gastuak
  • Jabetza industriala eskuratzeko gastuak, eragile teknologiko batek eskainitakoak.
  • Hardwarean eta softwarean egiten diren inbertsioak edo gastuak.
  • Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuak.

(*) Modu esklusiboan 5Grekin lotura duten proiektuak.
 
 
Hazinnova programa - Berrikuntza
Doako aholkularitza espezializatuko eta gutxieneko administrazio-kargako 50 ordu honako hauetarako:
  • Enpresaren errentagarritasuna hobetzea
  • Prozesuen eraginkortasuna optimizatzea
  • Gastuak eta entrega-epeak gutxitzea
  • Erakundeko pertsonak motibatzea
  • Merkatu-kuotak handitzea
  • Bezeroen segmentu berriak arakatzea
  • Zure jabetza industriala babestea
  • Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea
  • Behar teknologikoak definitzea
  • Prozesu osoan zehar alboan izango duzuen Hazinnova agente bat izatea.
 
 
Fast Track Innobideak - berritzeko laguntzak
Fast Track Innobideak proiektuak zure berrikuntza-proiektuetako azken faseetarako laguntza integrala eta finantzaketa eskaintzen dizkizu:
  • % 50 arteko itzuli beharrik gabeko laguntza, enpresa eta urte bakoitzeko gehienez 250.000 €-koa
  • Irismena aurrerapen teknologikoko berrikuntza-proiektuetara zabaltzen du
  • Laguntza integrala eskaintzen du
  • ZTBP2030ean jasotako trantsizioetan eta lehentasunetan jartzen du arretagunea
  • Proiektuak funtsezko ekintza osagarriekin bateratzen ditu
 
 
2024ko apirilak 29 | 16:00etatik 18:00era | online
Sarrera moduko jardunaldia, RAGek eredu horiek denbora errealeko informazioarekin nola aberasten dituzten aztertzeko. Tresna moldakorragoak eta adituagoak bihurtzen dituzte gai ugaritan, teknologian, adimen artifizialean, datuen analisian eta marketin digitalean diharduten profesionalentzat eta lengoaia-ereduen aplikazio aurreratuetan interesa duen edonorentzat. (*) Ez dira beharrezkoak programazio-ezagutzak; izan ere, No-Code tresna erabiliko dugu. Flowise, adibidez.
 
 
2024ko apirilak 16 | 09:30etik 12:30era | online
Jardunaldi birtual honetan, hornidura-kate globalaren kontzeptua sakonduko dugu, bezeroen eta hornitzaileen arteko funtsezko prozesuak nola integra ditzakegun nabarmenduz. Gainera, esparru horretan aliantza eraginkorrak eraikitzeko estrategia arrakastatsuak ezagutuko ditugu. Julen Galarza, fabrikazioko eta logistikako operazioen kudeaketan eta hobekuntzan bi hamarkada baino gehiagoko eskarmentua duen ingeniari industriala izango da gure hizlaria. Lean Manufacturing eta Supply Chain Management arloetan ezagutza handiak ditu eta, zure erakundean bikaintasun operatiboa sustatzeko ideia baliotsuak eskainiko ditu.
 
 
Barnekintzaile - barne mailan ekiteko laguntzak
Barnekintzailek hiru laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu proiektua definitzeko, martxan jartzeko eta barne-ekintzailetzako proiektuak finantzatzeko:
  • Negozio berriak sortzeko plana garatzeko laguntza. Aholkularitzako gastuen % 70 arte, 30.000 €-ko mugarekin negozio berriak sortzeko plana garatzeko.
  • Laguntza eta ideia garatzea. Gastu hautagarrien % 100 arte, 30.000 € arteko mugarekin gastu jakin batzuetarako.
  • Finantzaketarako sarbidea zehaztutako enpresa-plana aurrera eramateko.
 
 
Ekintzaile - ekiteko laguntzak
Ekintzailek bi laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu: bat ideia garatzeko, eta bestea abian jartzeko:
  • Zure ideia garatzea. Itzuli beharrik gabeko 30.000 € arte.
  • Abian jartzea. Garatze-fasea amaitzen denean, zure proiektua baldintza onenetan finantzatu ahal izango duzu Luzarorekin dugun hitzarmenari esker.
 
 
BEINT bekak - Nazioartekotzea
Honako hauek guztiak eskaintzen dizkizute BEINT bekek:
  • 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua, aukeratutako nazioarteko herrialdeko bizi mailaren arabera.
  • 4 hilabeteko prestakuntza enpresa multi-lokalizatuak eta kanpo-merkataritzakoak kudeatzen ikasteko.
  • 20 hilabeteko praktikak nazioartekotzea sustateko enpresa eta erakundeetan.
  • Atzerrian esperientzia profesional handia lortzeko aukera paregabea.
 
 
2024ko apirilak 18 | 10:00etatik 11:20era | online
Erresuma Batuak garatutako ekosistema aeroespaziala eskaintzen du, eta proiektu berritzaileekin eta teknologikoekin lotutako nazioarteko lankidetza lortu nahi du.
  • Lortu ezazu Erresuma Batuko sektore aeroespazialaren egungo errealitateari, erronkei eta beharrei buruzko informazio baliotsua.
  • Entzun itzazu sektoreko hizlari garrantzitsuak, helburu teknologikoen, ekosistema aeroespazialaren garapenaren eta ekoizteko eta erosteko politiken gaineko haien esperientziak eta ezagutzak partekatuko baitituzte.
  • Ezagutu itzazu zure enpresak Erresuma Batuan dituen lankidetzarako eta negoziorako aukerak, operazioen garapeneko hedapen komertzialeraino.
  • Jar zaitez harremanetan Euskadiko sektore aeroespazialeko beste lider eta profesional batzuekin, ideiak trukatzeko eta harreman komertzial estrategikoak finkatzeko.
 
 
2024ko maiatzak 9 | 09:00etatik 16:00etara | AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa - Durango
Murgiltze-jardunaldi honetan ikusiko dugu material metalikoen konposizioa birziklatuz eta berrerabiliz efizientzia eta jasangarritasuna sustatu daitekeela, eta, aldi berean, produktuak eta prozesuak optimizatu.
  • Ikasi atomizazio-teknologiek eta hauts-metalurgiak zure errendimendua nola hobetu eta kostuak nola murriztu ditzaketen.
  • Ezagutu erabilera-kasu errealak eta egindako proiektuak, zure enpresaren berrikuntzan inspiratu ahal izateko.
  • Hartu parte "hands-on" saioetan, aktiboak arakatzeko eta zure behar indibidualak aditu teknikoekin eztabaidatzeko.
  • Sustatu jasangarritasuna eta kalitatea zure ekoizpen-prozesuetan eta pertsonalizatu zure piezak modu efiziente batean.
 
 
Industria Digitala laguntza-programa
Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak.



La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Contacto

Le informamos que SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial trata sus datos personales con la finalidad de informarle de las actividades y servicios de la sociedad, todo ello sobre la base de su consentimiento o al amparo del interés legítimo de esta entidad (actividades de mercadotecnia con clientes). Puede ejercitar sus derechos a acceder, rectificar y suprimir sus datos, limitar su tratamiento y oponerse al mismo, así como su derecho a la portabilidad en cualquier momento enviando un correo electrónico a la dirección lopd@spri.eus. Si no desea recibir en el futuro nuevas comunicaciones puede solicitarlo a través del siguiente enlace. Recuerde que siempre puede seleccionar sus preferencias y recibir solo lo que le interesa editando su suscripción.

Editar mi suscripción | Darse de baja | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal