Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Innobideak Prestakuntza 2025eko tematika berriak: Onlineko modalitatea | 3 orduko saioak | Doakoa
Enpresei beren gaitasun berritzailea mugatzen duten oztopoak gainditzen laguntzeko diseinatutako berrikuntza arloko prestakuntza-ibilbidea da Innobideak Prestakuntza. Saio praktikoen bidez, Euskadiko enpresetan gaur egun edo etorkizunean erantzukizunak dituzten pertsonek, kudeatzaileek edo zuzendaritzako kideek honako hauetarako abileziak eskuratuko dituzte:
  • Ideiak irtenbide bideragarri eta berezi bihurtu.
  • Prezio hutsean oinarritutako lehia egiteari utzi eta merkatuan hobeto desberdindu.
  • Berrikuntza sistematizatu, jasangarria eta neurgarria izan dadin.
  • Talentuaren, digitalizazioaren eta jasangarritasunaren bidez, balio-katea indartu.
  • Teknologiak bizkor barneratzea eta negozio-estrategiarekin lerrokatzea.

Berrikuntza pertsonengan hasten da, estrategiarekin kudeatzen denean, abantaila bihurtzen da.
 
 
Martxoak 13 eta apirilak 15 | 09:30etik 11:30era | online
Power BIn egindako diseinuak errekorreko denboran: txostenak sortzeko prozesua bizkortzeko design systemsen sekretua. Ezagutu zer den diseinu-sistema bat eta zer ekarpen egin diezaiokeen txostenak sortzeko zure metodologiari. Saio honetan, zergatik diren tresna baliotsuak ikasiko duzu. Gainera, osagarriak eta txantiloiak zure erakundeko aginte-taulen eraginkortasuna eta trinkotasuna bultzatzeko eta denbora aurrezteko nola aplika ditzakezun ikusiko duzu.
 
 
Martxoak 14 eta apirilak 9 | 09:30etik 11:00etara | online
Adimen artifiziala, automatizazioa eta bioinformatika lan-merkatua birdefinitzen ari dira, eta espezialitate berriak sortzen ari dira, hala nola AAren pribatutasuna, robotekiko interakzioaren diseinua edo automatizazio aurreratua. Jardunaldi honetan, funtsezko joerak, sortzen ari diren profilak eta eskaera gehien dituzten gaitasunak aztertuko ditugu. Gainera, berrasmatzen ari diren profesionalentzako, ikasleentzako eta enpresentzako estrategiak eskainiko ditugu aukerak identifikatu eta etengabeko bilakaeran dagoen ingurune digitalean posiziona daitezen.
 
 
Martxoak 12 | 09:30etik 12:00etara | Bizkaiko Teknologia Parkea 204 eraikina
Merkataritza elektronikoa onlineko denda bat baino askoz ere gehiago da. Industriaren kasuan, inpaktua prozesuen optimizaziotik bezeroaren esperientziaren hobekuntzara arte iristen da. Jardunaldi honetan, zerotik hasita e-commerce estrategia ezartzen, katalogoak kudeatzen, eskariak automatizatzen eta zerbitzu digital eraginkorra eskaintzen ikasiko duzu. Gainera, funtsezko joera batzuk ere arakatuko ditugu, B2B eta B2C eredu komertzialak eraldatzeko duten ahalmena aztertuta: pertsonalizazioa, live shoppinga eta kanal-aniztasuna, adibidez.

Salmentetako, marketineko eta negozio-garapeneko zuzendariei zuzenduta dagoen saio honetan, Jaione Ayastuyren ikuspegi aditua jasoko dugu. Eraldaketa digitalean eta merkataritza elektronikoan 18 urte baino gehiagoko esperientzia duen profesionala da Jaione.
 
 
92 teknologia garbi baino gehiagoko zerrenda
Ihobek, EEEk eta SPRIk bultzatutako Teknologia Garbien Euskal Zerrenda Euskadiko industriak bere produkzio-prozesuetan teknologia garbiak aplika ditzan eta energetikoko eraginkorragoa izan dadin diseinatutako baliabide fiskala da. Zerrenda horrek bertan jasota dauden ekipamenduak ezartzeko garaian zerga mailako onurak ekartzen ditu. Ekipamendu horiek erosteak ekipamenduaren inbertsio-kostuaren % 30eko zerga-kenkaria ematen du sozietateen gaineko zergaren kuotaren gainean.
 
 
Gauzatu Industria 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...). 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Indartu 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Deskarbonizazio Industrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna
Erauzketako, eraldaketako, produkzioko eta horiei lotutako zerbitzuetako enpresa industrial guztiek, haien neurria edozein dela ere, 1.500.000 € arteko laguntza eska dezakete erakunde onuradun bakoitzeko, betiere inbertsioak Euskadin egiten badira. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Hazitek laguntza-programa - I+G
Programak I+G arloko proiektuak bi ikuspegirekin bultzatzen ditu: ikerketa industriala, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak TRL4 heldutasun teknologikoraino garatzera edo hobetzera bideratutako ezagutzak eta gaitasunak sortzera bideratutakoa, eta Garapen Esperimentala, TRL7 bat lortzeko gai diren soluzio berritzaileak diseinatzeko lehendik erabilgarri dauden ezagutzak aplikatzera bideratutakoa.
 
 
Elkartek 2025 laguntza-programa - I+G
Programak elkarlaneko ikerketa bultzatzen du industria adimendunean, energian eta osasunean, honako hauetara bideratutako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzekin:
  • Ezagutza handitzen duten proiektu estrategikoak.
  • Merkatuan inpaktua duten I+G arloko unitateek bideratutako proiektu industrialak.
  • Ekintza osagarriak, nazioarteko lankidetza, transferentzia eta proiekzioa helburu dutenak.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat
  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
  • Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
  • AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
  • Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, Spain Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako