| Renove Industria 4.0 programa 4.0 Industriarako makina eta ekipamenduen berrikuntza sustatzen dugu 5 milioi euro itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatan makineria edo software berria erosi nahi duten industria arloko ETEentzat eta produkzio industrialarekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenentzat. Nobedade gisa, 2022ko edizio honetan, bigarren laguntza-ildo bat txertatu da, efizientzia energetikoarekin eta hobekuntza teknologikoarekin lotutako proiektuak ezartzeko, aurreko instalazioak ordezkatuko ez dituzten ekipo berriak erosiz eta, hartara, produkzioa handituz. | Eskatu hemen |
| 2022ko irailak 21 / 09:00etatik 14:00etara / Tokia: Ikerlan, Arrasate (Gipuzkoa) Eta inspiratu ahalko bazina adimen artifizialeko konponbideak arrakastaz aplikatu dituzten industria arloko ETEen kasu praktikoekin? Jardunaldi hau bereziki zuzentzen zaie Makina Adimendun eta Konektatuen nodoa xeheki ezagutu nahi duten euskal enpresei, bai eta nodo horretako aktiboek Digitalizazio nahiz Konektagarritasun arloetan eskaintzen dituzten aukeren berri izan nahi dutenei. Bereziki interesa dakizuke, baldin eta: Jakin nahi baduzu Europako DIH sareak nola lagun diezazukeen makina industrialen digitalizazioa eta konektagarritasuna sustatzen. Jakin nahi baduzu zeintzuk diren IoT, Big Data eta AAren bidez produktu eta prozesuak monitorizatzeko ekipo eta prozesu berriak. Inspiratu nahi baduzu Adimen artifizialeko konponbideak arrakastaz aplikatu dituzten industria arloko ETEen kasu praktiko batzuekin. | Plaza mugatuak. Eman izena! |
| Pilotu 2022 programa Zure nazioarteko posizionamendua hobetzen laguntzen dizugu 50.000 €-rainoko edo inbertsioaren % 51rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresentzat, euren nazioarteko posizionamendua eta lehiakortasuna hobetu ditzaten. | Eskatu hemen |
|