| Renove Industria 4.0 programa Proiektu bakoitzeko 100.000 € arteko laguntza hardwarea eta softwarea erosteko garaian: Big Data eta Analitika, Fabrikazio gehigarria, Robotika aurreratua, Internet of Things, Adimen Artifiziala, sistema ziberfisikoak, errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins... | |
| Azaroak 13 eta 14 | BEC - Barakaldo Industria Adimentsuaren topaketa manufaktura-ekosistema aurreratuaren inguruko kontaktua eta harremanak sustatzeko eta ezagutza teknologikoa partekatzeko pentsatuta dago. | |
| Hazinnova programa Hazinnovak 5 langile edo gehiago dituzten eta arlo hauetako jarduerak garatzen dituzten enpresei doako aholkularitza espezializatuko 50 ordu eskaintzen dizkie: jarduera industrialak, industriarekin lotutako zerbitzuak, informazioaren gizartea eta komunikazioak, logistika eta handizkako merkataritza. Enpresek 2 mikroproiektu egin ditzakete gehienez, honako 8 tipologia hauen artean aukeratuta: Ekonomiko-Finantzarioa, Barne Administrazio-Prozesuak, Produkzioa, Logistika, Pertsonak, Bezeroak, Merkatu Berriak eta Produktua. | |
| Adimen Artifizial Aplikatuaren programa - digitalizazioa Adimen Artifizial Aplikatuaren programak honako hauek eskaintzen dizkizu: - 100.000 € arteko laguntza Adimen Artifizialaren erabilera aplikatzeko eta sustatzeko.
- Algoritmo aurreratuen bidez garatutako aplikazioak, soluzioak eta zerbitzuak ezartzea.
- Eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea, zure produkzio-prozesuei AA aplikatuz.
- Adimen Artifizialerako aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software aplikazio espezializatura sarbidea.
| |
| Lortu programa Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, zure finantza-osasunari lagunduko dion proiektu bat gauzatzeko. Lortuk honakoetan laguntzen dizu: - Aditu independente bat kontratatzen hasierako DIAGNOSTIKO bat egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako EKINTZA PLAN bat presta dezan.
- Enpresa bideragarria izateko behar den OPERATIBOA eta lotutako BALIABIDEAK hobetzen.
- Finantza arloko ZORRAK berriro NEGOZIATZEKO prozesuan zeharreko laguntza, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko.
- Diagnostikoa egiten, Ekintza Plana definitzen eta hura gauzatzen laguntzeko ADITUA KONTRATATZEKO GASTUEN zati bat ordaintzen.
| |
| Azpitek programa Egiten dituzten ikerketa-jardueretarako behar duten ekipamendua erosteko eta instalatzeko edo eguneratzeko dirulaguntzak eskaintzen dizkie Azpitek programak ZTBESren barneko Foku anitzeko Teknologia Zentroei eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroei. Dirulaguntza hori egindako inbertsioaren % 100era artekoa izan daiteke, ekipamenduaren erabilera lotuta badago erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin. Eta % 50era artekoa izan daiteke, erakundearen jarduera ekonomikoarekin lotuta badago. | |
| Pilotu programa 50.000 €-ra arteko dirulaguntzak, itzuli beharrik gabekoak. Honako hauetan laguntzen dizu Pilotuk: - Proiektu pilotua diseinatzen eta ezartzen, eta are beharrezko kanpoko aholkularitzaren kostuari aurre egiten.
- Esperientziaren emaitzak eskuratzen eta aztertzen, eskala handiagoko proiektu batean errepikatu ahal izateko, beharko balitz.
- Langileen zuzeneko kostuak eta zeharkakoak ordaintzen.
- Makinaria eta osagaiak instalatzearen eta martxan jartzearen kostuak finantzatzen. Materialen kostua, hornigaiak...
- Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak.
- Proiektua amaitzean ziurtapen-kostuak finantzatzen.
| |
| Gauzatu Nazioarteko Programa Nazioarteko Gauzatu 2023k honako hauek lortzen lagunduko dizu: - Lursail, eraikuntza eta altzari berriak erosten atzerrian zure enpresarentzat.
- Makinekin, tresnekin, instalazio teknikoekin edo beste era bateko instalazioekin ekipatzen.
- Informazio-prozesurako informatikako ekipoak eta programak eskuratzen.
- Jabetza industrialeko eta patenteen gastuak.
| |
| Konpetentzia Digital Profesionaletako Programa Konpetentzia Digital Profesionalek honakoetan laguntzen dizute: - Konpetentzia Digital Profesionalen arloan aholkularitza espezializatu eta pertsonalizaturako aukera.li>
- DIGCOMP eredu europarra oinarri harturik garatu den IKANOS eredua ezarri.li>
- Plantillako Konpetentzia Digital eta Profesionalak diagnostikatzeko eta ebaluatzeko plan bat definitu eta ezarri.
| |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik
jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|