| 2022ko ekainak 2 / 9:00etatik 14:00etara / Arabako Teknologi Parkea, Eraikin Zentrala Zer dakigu gaur Metabertsoaz? Azter dezagun! Aztergai izango dugu Metabertso kontzeptua, bai teknologia bezala eta bai negozio bezala, hobeto ulertzeko garapenaren zein puntutan aurkitzen den gaur egun eta zeintzuk diren epe labur nahiz ertainerako espektatibak. Hitzaldiak: Metabertsoa eta Interneten etorkizuna: aukera ala oportunismoa?. Eduki esperientzialak: ikus-entzunezkotik elkarreraginera. Metabertsoaren alderdiak eta kezka legalak. Metabertso hezitzailea: hezkuntzarako eta trebakuntzarako atari berriak. | Eman izena hemen! |
| 2022ko maiatzak 11 / 10:00etatik 11:20ra / online Ezagutza eskaintzen dugu Singapurreko gailu medikoen merkatuari buruz Singapurreko gailu medikoen merkatuari buruzko perspektibak positiboak dira oraindik, herrialdeko ekonomiak susperraldi itzela izan baitu. Sektoreko 60tik gora enpresa multinazionalek Singapurren ezarri dituzte euren produkzio- edo banaketa-jarduerak, hainbat faktore tarteko, besteak beste, balio erantsi eta eduki teknologiko handiko hornikuntza- eta fabrikazio-kate bat izatea, I+G-ko ekosistema indartsu bat izatea eta "hub" bat izatea negozio-eredu eta teknologia berrietan berritzeko. | Parte hartu! |
|