Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
BasqueTrade & Investment Arreta Goiztiarreko Zerbitzua
AEBko muga-zergen politikan egin berri dituzten aldaketek zure eragiketa komertzialetan eragina izan dezakete. BasqueTrade & Investmentek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jarri du zure esku, eta AEBko, Mexikoko eta Kanadako bulegoetatik eta Adimen Lehiakorreko taldetik jasoko duzu laguntza informazio fidagarriarekin aurre hartzen eta erabakiak segurtasunez hartzen laguntzeko.
 
 
Deskarbonizazio Industrialerako Programa
Zure enpresa industriala energia intentsiboko produkzio-ekipoak ordezkatzea, prozesu termikoen elektrifikazioa egitea edo emisioak murrizteko soluzioak ezartzea planifikatzen ari bada, Deskarbonizazio Industriala 2025 programarako aurre-eskaera aurkez dezakezu. Aurretiazko urrats horri esker, orain hasitako inbertsioak diruz lagun daitezkeen inbertsiotzat hartuko dira behin betiko deialdia argitaratzen denean.

Erakunde onuradun bakoitzeko 1,5 milioi euro izango dira industria eragingarriagoa, lehiakorragoa eta karbonoan neutroa denerako zure trantsizioa bizkortzeko.
 
 
Industria Digitala programa - Eraldaketa Digitala
Industria Digitala 2025ek teknologia hauek ezartzen lagunduko dizu: automatizazio industriala, kudeaketa energetikoa, CRM, ERP edo analitika aurreratua.

Gogoan izan: proiektuan beti txertatu behar da aholkularitzako edo ingeniaritzako gutxieneko zerbitzuren bat. Ez dira onartuko hardwarea eta software-lizentziak erostea bakarrik jasotzen duten proiektuak.
 
 
BEINT bekak - Nazioartekotzea
Prestakuntza-programa eta praktika hauekin, atzerrian prestakuntza jasotzeko, nazioarteko proiekzioa duten enpresa eta erakundeetan lan egiteko eta ikuspegi global eta estrategikoarekin itzultzeko aukera izango duzu. Prozesuan zehar laguntza emateko 80.000 € arteko laguntza ekonomikoa eta babes publikoa jasotzen dituen aukera profesionala.
 
 
BIC Araba | Arabako Teknologia Parkea | Gasteiz
Tailer praktiko honetan, oinarriak, datuetan oinarritutako automatismoak eta diseinu grafikorako eta motion graphics-etarako optimizatutako lan-fluxuak ezagutuko dituzu. After Effectsen moduko soluzio tradizionalen mende egon gabe, zure proiektuetara teknika arinak eta profesionalak gehitzeko aukera.
 
 
Gauzatu Industria 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...). 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Indartu 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude. (*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat
  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
  • Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
  • AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
  • Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, Spain Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako