| 2024ko urtarrilak 16 | 09:30etik 13:00etara Auditorioa - Bizkaia plaza eraikina, Bilbo Nazioarteko Lankidetza Teknologikoa 2024: Euskal ETE-entzako finantzaketa eta aukerak Jardunaldi honen helburu nagusia da EAEko enpresa txiki eta ertainei nazioarteko lankidetza teknologikoko proiektuen finantzazio-aukerak ezagutaraztea, beren gaitasun teknologikoak indartzeko eta, aldi berean, beren produktu, prozesu eta zerbitzuek merkatu globaletan duten eragina handitzeko. CDTIk 2024rako Nazioarteko Deien Plana aurkeztuko du. Gaur egun herrialde batzuentzat soilik dago irekita: Txina, Japonia, India, Malaysia, Brasil eta Txile. Era berean, 48 herrialderekin lankidetzan aritzeko Aldebakarreko deia azalduko dute, hainbat etete-datarekin. Bestalde, ETE-en partenariatuak (Eurostars, Innowwide) eta sektorialak, Prima eta urte osoan deialdi irekian funtzionatzen duten beste programa batzuk (Iberoeka eta Eureka ekimenak) ere azalduko dituzte. AFM, Advanced Manufacturing Technologiesek aurkeztuko ditu EUREKA klusterrek eskaintzen dituzten aukerak, horien hurrengo deialdiak eta laguntzen ezaugarriak. | Aprobetxatu nazioarteko aukerak eta deskubritu aukera berriak zure enpresarentzat |
| BIND4.0 SME Connection Startup! Zure berrikuntzak digitalizazio industrialaren garaian aldea eragin al dezake? Aztertu SME Connection erronkak Deialdia zabalik dago eta startup eta scaleupek digitalizazioko erronka espezifikoei aurre egiteko aukera izango dute horri esker. 18 enpresa txiki eta ertainek 5 erronka aurkeztu dituzte arlo hauen inguruan: makina-erreminta, ingurumena, elikadura, ekipamendua, diseinua eta eraikuntza. Digitalizazioa, berriz, teknologia hauetan oinarritzen da: IoT, Big Data, Adimen Artifiziala, Datuak bistaratzeko plataformak, hondakinak bereizteko eta sailkatzeko teknologiak, eta Machine Learning-a. Eraldaketa horren partaide bihur zaitezke SME Connection-en 3. edizio honek proposatzen dituen sektore hauetan: makina-erreminta, ingurumena, elikadura, ekipamendua, diseinua eta eraikuntza. | Erantzun 5 erronka digitalei eta aurkeztu zure proposamena urtarrilaren 10a baino lehen |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|