Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen

SPRI Comunica. Egunean egunekoa
Suspertze ekonomikoa
SPRI

SPRI
ONLINEKO EKITALDIA – OTSAILAK 3 - 10:00ETATIK 11:00ETARA
Brexitaren akordioak azalpen xehea merezi du enpresei dagokienez eta otsailaren 3an emango dizugu.
Erresuma Batua da euskal esportazioen merkatu garrantzitsuenetako bat, eta hori dela-eta, Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Ekonomi Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak ezagutzera emango digute zein egoeratan dagoen orain enpresa, behin Europar Batasunak eta Erresuma Batuak akordio bat lortu ondoren. Eman izena!
 
SPRI
HAZITEK LAGUNTZA 2021
Zabalik jarraitzen du enpresen ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak babesteko (Enpresetako I+G bultzatzeko) programak.
Laguntza beraizik zuzentzen zaie ETEei, enpresa handiei edo enpresa-elkarteei, baldin eta xedetzat badute I+G garatzea produktu, prozesu edo zerbitzuak hobetzeko edo berriak garatzeko Industria Adimendun, Energia edo Osasun arloetan. Eskatu hemen!
 
SPRI
ELKARTEK LAGUNTZA 2021
Elkarlanean ikertzen lagundu nahi dizugu eta laguntza programa bat daukagu horretarako.
Zure erakundea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean badago, edo ZTBESko beste agente batzuekin elkarlanean aritu nahi baduzu industria adimendun, energia nahiz osasun arloko ikerketa-proiektuetan, interesatzen zaizu laguntza hau. Sar zaitez!
 
SPRI
GAUZATU INDUSTRIA LAGUNTZAK
Zure inbertsio proiektuaren aurre-eskaera egiteak abantailak ditu, eta dagoeneko tramitatu dezakezu.
Baldin aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak. Esango dizugu nola, deskargatu hemen!
 
SPRI
INPLANTALARIAK ZERBITZUA AUTONOMO ETA MIKROENPRESENTZAT
Jadanik eskuragarri dago Inplantalariak Zerbitzuaren 2021eko katalogo berria.
Telelana, geokokapena, salmenta-kanal berriak, prozesu eraginkorragoak, online posizionamendu hobea, bitarteko digitalen erabilera segurua… Zer behar du zure enpresak? Kontaiguzu zure erronka eta atera etekina teknologiei inplantalari teknikari batek lagunduta.
 
SPRI
NAZIOARTEKO GAUZATU 2021
Nazioarteko inbertsioekin lagundu nahi dizugu zure enpresaren bideragarritasuna sendotzeko, eta dagoeneko egin dezakezu aurre-eskaera.
Zure enpresa ETE bat da edo enpresa handi bat atzerrian inbertitu eta nazioartekotu nahi duena? Irakurri gehiago laguntza honen xede diren jarduera-sektoreei buruz, eta euretako bat bazara egizu aurre-eskaera!
 
SPRI
ENPRESA AGENDA
Ez baduzu astirik ateratzen biriziklatzeko eta zeure burua prestatzeko, izan daiteke oraindik ez duzulako ikusi gure agenda.
Ez joan agenda osoa aztertu gabe. Eskaintzen dizugun guztitik zerbait interesa dakizuke. Sar zaitez!
 

Hemen da industria
berria

youtube linkedin twitter rss

© SPRI Urkijo zumarkalea, 36 - 4ª sol. Bizkaia plaza eraikina. 48011 Bilbao. Tel.: 900 929 393 info@spri.es
Suskribapenaren baieztapena | Aldatu nire harpidetza | Eman izena eta jaso gure jakinarazpenak | Lege Oharra
Beste batzuekin partekatu nahi badituzu zure albisteak eta gure jarduera-eremuekin:
Basque Industry 4.0 | Nazioartekotzea | Ekintzailetza | Teknologia | Berrikuntza | Invest in the Basque Country
lotutako ekitaldiak, bidali posta elektroniko bat helbide honetara spricomunica@spri.eus