| Lortu programa Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, zure finantza-osasunari lagunduko dion proiektu bat gauzatzeko. Lortuk honakoetan laguntzen dizu: - Aditu independente bat kontratatzen hasierako DIAGNOSTIKO bat egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako EKINTZA PLAN bat presta dezan.
- Enpresa bideragarria izateko behar den OPERATIBOA eta lotutako BALIABIDEAK hobetzen.
- Finantza arloko ZORRAK berriro NEGOZIATZEKO prozesuan zeharreko laguntza, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko.
- Diagnostikoa egiten, Ekintza Plana definitzen eta hura gauzatzen laguntzeko ADITUA KONTRATATZEKO GASTUEN zati bat ordaintzen.
| |
| 2023ko uztailak 13 | 10:00etatik 11:00etara | online 2023ko uztaileko lehen hamabostaldian argitaratuko dira Zabaldu eta Sakondu laguntzak. Aurten, ordea, startupentzako aldaketa espezifikoak sartuko dira laguntza horiek enpresa-tipologia horren arabera egokitu ahal izateko. | |
| Azaroak 13 eta 14 | BEC - Barakaldo Ekoizpen-oinarria duen ezagutza teknologikoa elkartzeko eta aberasteko leku bat, euskal industria adimenduneko manufaktura aurreratuko eta aplikazio berrietako azken joeren zuzeneko behatokia. - Hitzaldien egitaraua, ahots esanguratsuekin eta iritzi aberasgarriekin: Talentua, Trantsizioak, Joerak.
- Espezializazioen erakusketa: I+G+b, IA, Zibersegurtasuna, Digitalizazio jasangarria.
- Think Open eremua. Nazioartekotzea eta kanpoko merkatuetako sektoreko aukerak.
- Startupen azken berrikuntzak enpresentzat.
Gainera, funtzionatzen duen networkinga erraztuko du Basque Open Industryk. | |
| 2023ko uztailak 12 | 08:45etik 12:00etara | Euskalduna jauregia Jardunaldi honetan, Euskadiko enpresek Japonian dauden negozio-aukerak ezagutzeko aukera izango dute hidrogenoaren energiarekin lotutako balio-katean esanguratsuenak diren Japoniako enpresa batzuen eskutik. Gainera, elkar ezagutzeko eta Euskadi-Japonia arteko enpresa-aliantzak adosteko aukera izango da. Honako hauek dira egun horietan Euskadi bisitatuko duten Japoniako enpresa batzuk: Hitachi Europe, Kitz Corporation, Marubeni, Corporación Mitsubishi, Mitsui & Co. Europe PLC, MUFG Bank, Nippon Export and Investment Insurance (NEXI) (Japoniako Esportazioen eta Inbertsioen Asegurua), Nippon Gases Euro-Holding, Nippon Sanso Holdings Corporation, ORIX Corporation, Sumitomo Corporation España SA, Toray Industries Europe GmbH, Yokogawa Iberia SA. | |
| 2023ko uztailaren 22tik 24ra | 10:30etik 13:30era, eta 16:00etatik 19:00etara | online Euskal Encounterren ikusiko dugu elkar zibersegurtasunaren, Adimen Artifizialaren, Machine Learning-aren, ChatGPTaren edo bideojokoen inguruan hitz egiteko. Aurtengo leloa honako hau izango da: "The beat of technology". SPRIk Enpresa Digitaleko tailerrak eta hitzaldiak OpenGunera eramango ditu, Euskal Encounter ekimenak biltzen duen komunitate digitaletik gertuago egoteko. | |
| 2023ko uztailak 10 | 09:00etatik 13:00etara | CFAA (Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa), Zamudio (Bizkaia) Saioan, hainbat sektoretako aplikazioak eta soluzioen erakustaldiak ikusiko dira, honakoen bidez: erabilera-kasuak, aktiboen erakustaldiak eta "hands on" saioak (horietan, adituak zuzenean lanean ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek). Gainera, banakako beharrak lantalde teknikoekin egiaztatzeko denbora ere izango da. | |
| Azpitek programa Egiten dituzten ikerketa-jardueretarako behar duten ekipamendua erosteko eta instalatzeko edo eguneratzeko dirulaguntzak eskaintzen dizkie Azpitek programak ZTBESren barneko Foku anitzeko Teknologia Zentroei eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroei. Dirulaguntza hori egindako inbertsioaren % 100era artekoa izan daiteke, ekipamenduaren erabilera lotuta badago erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin. Eta % 50era artekoa izan daiteke, erakundearen jarduera ekonomikoarekin lotuta badago. | |
| Pilotu programa 50.000 €-ra arteko dirulaguntzak, itzuli beharrik gabekoak. Honako hauetan laguntzen dizu Pilotuk: - Proiektu pilotua diseinatzen eta ezartzen, eta are beharrezko kanpoko aholkularitzaren kostuari aurre egiten.
- Esperientziaren emaitzak eskuratzen eta aztertzen, eskala handiagoko proiektu batean errepikatu ahal izateko, beharko balitz.
- Langileen zuzeneko kostuak eta zeharkakoak ordaintzen.
- Makinaria eta osagaiak instalatzearen eta martxan jartzearen kostuak finantzatzen. Materialen kostua, hornigaiak...
- Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak.
- Proiektua amaitzean ziurtapen-kostuak finantzatzen.
| |
| Gauzatu Nazioarteko Programa Nazioarteko Gauzatu 2023k honako hauek lortzen lagunduko dizu: - Lursail, eraikuntza eta altzari berriak erosten atzerrian zure enpresarentzat.
- Makinekin, tresnekin, instalazio teknikoekin edo beste era bateko instalazioekin ekipatzen.
- Informazio-prozesurako informatikako ekipoak eta programak eskuratzen.
- Jabetza industrialeko eta patenteen gastuak.
| |
| Konpetentzia Digital Profesionaletako Programa Konpetentzia Digital Profesionalek honakoetan laguntzen dizute: - Konpetentzia Digital Profesionalen arloan aholkularitza espezializatu eta pertsonalizaturako aukera.li>
- DIGCOMP eredu europarra oinarri harturik garatu den IKANOS eredua ezarri.li>
- Plantillako Konpetentzia Digital eta Profesionalak diagnostikatzeko eta ebaluatzeko plan bat definitu eta ezarri.
| |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik
jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|