| 2024ko ekainak 11 | 09:30etik 13:00etara | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa Jardunaldi honen helburua da ur-jauzi bidezko finantzaketaren mekanismoen eta metodologiaren berri ematea Euskadiko ETE-ei, Euskadiko partaidetza duten eta hurrengo seihilekoan kaleratuko diren deialdiak modu goiztiarrean gerturatuta | |
| 2024ko maiatzak 28 | 09:30etik 12:30era | online Saio honetan, zaintza lehiakorraren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu eta, irakasleak gidatuta, zure lehiakide/erreferenteetarako gutxieneko zaintza- eta adimen-sistema bideragarri bat jarriko duzu martxan. | |
| 2024ko maiatzak 22 | 15:30etik 17:10era | online Jardunaldia osasun-produktuak garatzeko prozesuan barneratuta dauden eta haien helburua Txileko merkatuan komertzializatzea den enpresetako arduradun teknikoei bideratuta dago. | |
| 2024ko maiatzak 31 | 09:00etatik 14:00etara | TECNALIA Research & Innovation, Derio Saioa beren produktuak (gailu txertatuak, kontrol-sistemak, software aplikazioak, plataforma digitalak) garatzen dituzten enpresei eta beren produktu eta/edo zerbitzuetan elementu digitalak gehitzen dituzten enpresei zuzenduta dago, hori guztia modu seguruan nola egin dezaketen jakin dezaten. - Adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko laborategia
- Produktuaren zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia
- Kriptografia/blockchaineko laborategiak, mugikortasun arloko zibersegurtasuna, smart grid arloko zibersegurtasuna eta cyber-range
- 4.0 industria seguruaren laborategia
- Sareen zibersegurtasuneko eta monitorizazioko laborategiak eta datu-espazioen elkarreragingarritasuna eta segurtasuna
- Zibersegurtasun industrialeko laborategiak (energia eta mugikortasuna)
| |
| 2024ko maiatzak 29 | 09:00etatik 13:00etara | Arabako Teknologia Parkea. Eraikin Nagusia Europa eraldaketa erabakigarrian murgildu da, 2030erako gizarte eta ekonomia digitalki erresiliente, inklusibo eta jasangarri baterantz, gaitasun digitalen garapenean eta enpresa eta zerbitzu publikoen digitalizazioan arreta berezia jarrita. Ekitaldi horrek EBko adituak, enpresa-liderrak eta gobernu-ordezkariak bilduko ditu ekimen horien aurrerapenak eta erronkak aztertzeko, eta arreta berezia eskainiko dio Euskadiri, berrikuntza teknologikoan liderra baita. | |
| 2024ko maiatzak 29 | 17:00etatik 19:00etara | Merkataritza Ganbera, Donostia B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programaren lehen saioa emakumeen lidergoaren bidezko ahalduntzean eta erabaki estrategikoetan zentratzen da. Adibide errealen bidez, parte-hartzaileek lidergo eraginkorreko teknikak aplikatzen ikasiko dute, hazkunde profesionala sustatzeaz gain, beren erakundeen errendimenduan eta ikuspegi orokorrean eragin positiboa izan dezaten. | |
| DeskarbonizazioIndustrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna 1,5 M € arte zure enpresaren karbono-aztarna eta isurpenak gutxi ditzazun. Zenbateko hori honako hauetara bideratuko da: - Prozesu industrialak optimizatzeko kontsumo baxukoak eta eraginkorragoak diren makinak, ekipoak eta instalazioak erostea.
- Erregai fosilen kontsumoa ordezkatzea edo gutxitzea jatorri berriztagarria duen hidrogenoa edo biomasatik eratorritako erregaiak erabilita.
- Energia-kontsumoko kontrol eta aurrezkiko sistema digitalak erosten.
- Prozesu termikoak elektrifikatzea (bero-ponpa eta beste batzuk).
- Hondar-beroa berreskuratzeko sistematan inbertitzea.
- Lantegi industrialeko klimatizazio-edo beroketa-sistemak hobetzea, eraginkorragoak izan daitezen. Berria!
- Oraindik existitzen ez diren establezimendu edo prozesu-lerro berrietan inbertsioak egitea. Berria!
- Berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztea, honakoetan laguntzen duten proiektuen bidez: Lehengai edo bigarren mailako materia jasangarri berriak erabiltzea, hondakin industrialak kudeatzea edo balioa ematea eta gas fluordunak ordezkatzea. Berria!
| |
| Enpresa Zibersegurtasuneko programa 23.000 € arteko dirulaguntzak ekintza-plan pertsonalizatua egin eta aholkularitza eskainiko dizun kanpoko enpresa bat kontratatzeko. Gainera, 18.400 € arte eskuratu ahal izango dituzu zure informazioa eta sistemak babestuko dituzten hardwarea eta softwarea erosteko | |
| Lortu programa - Ibilgetuan inbertitzea Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, honako hauek lortzeko finantza-osasuna hobetzen lagunduko dizun proiektua aurrera eramateko: - Aditu independente bat kontratatzea hasierako diagnostikoa egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako ekintza-plana presta dezan.
- Enpresa bideragarria izan dadin behar diren zereginak eta lotutako baliabideak hobetzea.
- Finantza arloko zorrak berriro negoziatzeko prozesuan laguntza ematea, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko.
- Diagnostikoa egiten, eta ekintza-plana definitzen eta hura gauzatzen lagunduko duen aditua kontratatzeko gastuen zati bat estaltzea.
| |
| Smart Industry programa - Eraldaketa Digitala 150.000 € arteko dirulaguntza proiektu bakoitzeko edo 300.000 € honako hauetarako: - "I+G arloko eragilearen" dedikazio-gastuak, instalazio industrialean eskainitako laguntza eta aholkularitza barne.
- "Inplantalariaren" dedikazio-gastuak
- Jabetza industriala eskuratzeko gastuak, eragile teknologiko batek eskainitakoak.
- Hardwarean eta softwarean egiten diren inbertsioak edo gastuak.
- Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuak.
(*) Modu esklusiboan 5Grekin lotura duten proiektuak. | |
| Fast Track Innobideak - berritzeko laguntzak Fast Track Innobideak proiektuak zure berrikuntza-proiektuetako azken faseetarako laguntza integrala eta finantzaketa eskaintzen dizkizu: - % 50 arteko itzuli beharrik gabeko laguntza, enpresa eta urte bakoitzeko gehienez 250.000 €-koa
- Irismena aurrerapen teknologikoko berrikuntza-proiektuetara zabaltzen du
- Laguntza integrala eskaintzen du
- ZTBP2030ean jasotako trantsizioetan eta lehentasunetan jartzen du arretagunea
- Proiektuak funtsezko ekintza osagarriekin bateratzen ditu
| |
| Hazinnova programa - Berrikuntza Doako aholkularitza espezializatuko eta gutxieneko administrazio-kargako 50 ordu honako hauetarako: - Enpresaren errentagarritasuna hobetzea
- Prozesuen eraginkortasuna optimizatzea
- Gastuak eta entrega-epeak gutxitzea
- Erakundeko pertsonak motibatzea
- Merkatu-kuotak handitzea
- Bezeroen segmentu berriak arakatzea
- Zure jabetza industriala babestea
- Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea
- Behar teknologikoak definitzea
- Prozesu osoan zehar alboan izango duzuen Hazinnova agente bat izatea.
| |
| Indartu programa - Ibilgetuan inbertitzea Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, egindako inbertsioaren % 15era artekoa, gehienez enpresa bakoitzeko 3M€-koa, honako hauek egiteko: - Enpresarako eraikuntza eta lursail berriak erostea, logistikako biltegiak barne.
- Makinekin, tresnekin eta instalazio teknikoekin ekipatzea.
- Informatikako programak eta ekipoak erostea.
- Jabetza industrialeko eta patenteen gastuak.
| |
| Barnekintzaile - barne mailan ekiteko laguntzak Barnekintzailek hiru laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu proiektua definitzeko, martxan jartzeko eta barne-ekintzailetzako proiektuak finantzatzeko:
- Negozio berriak sortzeko plana garatzeko laguntza. Aholkularitzako gastuen % 70 arte, 30.000 €-ko mugarekin negozio berriak sortzeko plana garatzeko.
- Laguntza eta ideia garatzea. Gastu hautagarrien % 100 arte, 30.000 € arteko mugarekin gastu jakin batzuetarako.
- Finantzaketarako sarbidea zehaztutako enpresa-plana aurrera eramateko.
| |
| Ekintzaile - ekiteko laguntzak Ekintzailek bi laguntza-lerro bereizi eskaintzen dizkizu: bat ideia garatzeko, eta bestea abian jartzeko: - Zure ideia garatzea. Itzuli beharrik gabeko 30.000 € arte.
- Abian jartzea. Garatze-fasea amaitzen denean, zure proiektua baldintza onenetan finantzatu ahal izango duzu Luzarorekin dugun hitzarmenari esker.
| |
| Industria Digitala laguntza-programa Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak. | |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|