| Industria Digitala 2022 programa EIKTen diagnostiko- eta ezarpen-proiektuak babesten ditugu Industri arloko enpresentzat eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresentzat. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. | Eskatu hemen |
| Hazitek 2022 programa Euskal enpresen ikerketa industriala eta garapen esperimentala babesten dugu I+G-rako Hazitek 2022 laguntzen programa bereziki diseinatu da Ikerketa eta Garapen Proiektuak sustatzeko ETEetan, enpresa handietan eta euskal enpresen elkarteetan. Programa honek dirulaguntza ez itzulgarriak ematen ditu, eta bere aurrekontua (95 milioi euro) bi multzotan banatzen da, bata proiektu lehiakorrentzat eta bestea estrategikoentzat. | Eskatu hemen |
| 2022ko martxoak 9 / 9:30etik 13:30era / Carlton hotelean Select USA Hitzordu honetan, Estatu Batuetako 8 estatutako (New York, Pennsylvania, New Jersey, Georgia, Ipar Karolina, Virginia, Ohio eta Indiana) ordezkariek euren estatuetako garapen-planak azalduko dituzte, eta Energia eta Advanced manufacturing sektoreetan egon daitezkeen negozio-aukerak aurkeztuko dituzte. | Eman izena hemen! |
| 2022ko martxoak 10 / 9:30etik 12:30era Bezeroek eskain diezaguketena Bezeroek, gure antolakundeko pertsonekin batera, gure estrategiaren muina izan behar dute. Jardunaldi birtual honetan aurkeztuko diren kontzeptu eta tresnak baliagarriak dira bezeroarengana bideratutako kultura lortzeko eta bezeroen eta gure proiektuekin duten atxikimenduaren kudeaketa aktibo eta sistematikoa egiteko. | Erreserbatu zure plaza! |
| 2022ko apirilak 6 eta 7, Bilbao Exhibition Centre (BEC) Energia eolikoari buruzko nazioarteko B2B topaketak WindEurope Bilbao 2022 ekitaldian Bilbon egingo den WindEurope Annual Event 2022 ekitaldian hizpide hartuko dira energia eolikoaren sektoreko (bai onshore eta bai offshore) azken joerak, Europako eta nazioarteko 350etik gora erakuslerekin. Parte-hartzaileek aukera izango dute egunean jartzeko, sarean konektatzeko eta ahalik eta gehien aprobetxatzeko industria eolikoak etorkizun deskarbonizatu bat eskaintzeko dauzkan aukerak. | Parte hartu! |
|