| 2022ko ekainak 1 / 9:00etatik 16:00etara / Arabako Teknologi Parkea Hona hemen Cyber-range espazioaren gaitasunak zibersegurtasunaren inguruko entrenamendu praktikoa egiteko Zuzenean ezagutuko dituzu Cyber-range espazioak eskaintzen dituen gaitasunak zibersegurtasunaren inguruko entrenamendu praktikoak egiteko eta produktu zein prozesuen zibersegurtasuna probatzeko ingurune kontrolatu batean. Jardunaldi hau bereziki interesa dakizuke, baldin eta zure langileak entrenatu nahi badituzu zibersegurtasun arloan, zibersegurtasun arloko probak egin nahi badizkiezu industria arloko zure produktuei, zeure produktuak probatu nahi badituzu cyber range ingurune batean, laborategiak erabili nahi badituzu zibersegurtasun arloko neurri higienikoez ikasteko, "learning by doing" teknika baliatuz ingurune simulatu batean. Proba itzazu zure produktu eta sistemak horretarako prestatutako ingurune batean. | Parte hartu! |
| 2022ko ekainaren 2a / 15:30etatik 16:30etara / online Ordu bat Kolonbiak trantsizio energetikoan eginiko aurrerapenak energiaren sektoreko enpresei hurbiltzeko 2022. urtea aipagarria izango da, energia berriztagarriak sortzen dituzten tamaina handiko zentral ugari abiaraziko direlako. Gobernu honen ardatz estrategikoak dira hidroelektrizitate handia, itsasoko energia eolikoa eta hidrogeno berdea eta urdina. Topaketa birtual horretan, Energia Ministerioko Erregulazio eta Enpresa Gaietarako Bulegoko buru Julián Rojas doktoreak hizpide hartuko ditu berriki ezarri diren nobedadeak eta etorkizunean inplementatuko direnak euskal enpresentzako aukera sektore honetan. | Eman izena hemen! |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza 30 ikastaro baino gehiago eskaintzen ditugu mikroenpresa eta autonomoek euren gaitasun eta trebetasun digitalak sustatu ditzaten Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu. Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA. Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar. Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna. | Aurkitu hemen zure ikastaroa |
|