| 3 eguneko topaketa indibidualak BasqueTrade&Investment Kanpo Sarearekin 23 merkatu zure maiatzeko agendan eta Euskaditik atera gabe BasqueTrade International Meetingsek aukera emango dizu 30 minutuko bilera pertsonalizatuak izateko kanpo-sareko eragileekin. 23 herrialde eta sektoreko espezialista espazio batean, zure negozioak nazioarteko merkatuetan duen bateragarritasuna kontrastatzeko, araudiaren gaineko zalantzak argitzeko, aukera errealak identifikatzeko edo ezarpen-bideak aztertzeko. Biltzeko aukera emango duten herrialdeak: Alemania · ASEAN (Singapur) · Argentina · Brasil · Kanada · Txile · Txina · Kolonbia · Hego Korea · Eslovakia · Estatu Batuak · Frantzia · India · Italia · Irlanda · Japonia · Mexiko · Polonia · Erresuma Batua · Txekiar Errepublika · Turkia · Ukraina· Uruguai Informazioa jasotzeko sektoreak: Automobilgintza eta Eraldaketa Metalikoa Makina-Erreminta eta Aeroespaziala Biozientzia, Osasuna eta Elikadura Energia eta Ingurumena Teknologia Elektronikoa eta Aplikatutako Ezagutza... | Norekin hitz egin behar duzu? Eskatu zure hitzordua! |
| 2025eko ekainak 11 | 10:00etatik 11:45era | online Maroko ziztu batean abiatu da. Automobilgintzako zure estrategia hegoaldera begira dago? Automobilgintzak birkonfigurazio globala bizi du. Eta Maroko lehiakide berri izatetik ekoizpenerako, esportaziorako eta inbertsio berriak erakartzeko polo estrategiko bihurtzera igaro da. "Automobilgintza Marokon: erronkak eta aukerak" webinar honek herrialdearen posizionamendua, eskaintzen dituen aukerak eta erronka operatiboak eta kulturalak jorratzeko modua ulertzeko gakoak emango dizkizu. Nazioarteko analistek, hala nola S&P Globalek; ezarritako enpresek, adibidez VALEO edo Tekniak; eta euskal ezarpenaren kasu errealek kontatuko dizute zer gertatzen ari den herrialde horretan eta zer eragin izan dezakeen zure enpresarentzat. | Entzun han lanean ari direnak. Apuntatu webinarrean! |
| Maiatzaren 28a | 09:30etik 13:30era | Bizkaiko Teknologia Parkeko auditorioa. 101 eraikina Segurtasun kritikoak ere bilakaera izan du: egunean zaude? NIS2, DORA, CRA edo el AI Actekin, arrisku fisikoen, digitalen eta legalen mapa abiadura industrialean ari da aldatzen. Jardunaldi honetan, Iberdrola, ADI, Cyberzaintza, Sener, Thales S21Sec, Teknei eta beste eragile garrantzitsu batzuetako espezialistek aztertuko dute zure jardueraren sostengua nola blindatu: jarduerarekin jarraitzea, teknologia kritikoak eta Europako esparru berrira egokitzea. Eta "made in Euskadi" soluzioekin nola egin ere ikusiko dugu. | Aurreratu zaitez. Erreserbatu zure plaza! |
| Ekainak 11 | Izaskun Arrue Kulturgunea. Gasteiz Indexari 2025.Euskal enpresentzako SEO topaketa Indexari 2025 bilatzaileetako posizionamenduari buruzko erreferentziazko topaketa da euskal enpresentzat. Jardunaldi intentsiboa, aurrez aurrekoa eta aplikatua izango da eta SEOko profesionalek posizionamendu teknikoari, edukiari, AAri, tokiko SEOri, ecommerceri eta auditoria errealei buruzko egungo gakoak partekatuko dituzte. Google, Caronte Studio, SEOBIDE, DOBUSS, Ril Estudio eta LIN3s-eko adituek hartuko dute parte eta ponentzien + workshopen agenda izango da aldi berean, ideia egingarriekin atera zaitezen handik lehen minututik. Optimizatu zure webgunea, ulertu algoritmoa eta egin zaitez ikusgarriago garrantzia duen horretan: zure merkatuan. | Egokitu zure SEOa tendentziak markatzen dituztenen arabera, hartu parte! |
| Fast Track Innobideak programa - Berrikuntza Berrikuntzarako laguntza integrala zure enpresak lan egiteko eta lehiatzeko duen modua eraldatzeko Fast Track Innobideak 2025ek modu integralean babesten du barrutik hasita zure enpresa berritzeko egiten duzun ahalegina. Proiektuen % 50eraino finantzatzen ditu, enpresa eta urte bakoitzeko 250.000 €-ko mugarekin, merkatutik hurbil dauden faseetako garapenak (TRL 7-9), negozio-ereduen berrikuntza, teknologien ezarpena edo kudeaketa-metodologiak barne. Programak, langileen eta materialen kostuak ez ezik, zure proiektua arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren kanpo-zerbitzuak ere estaltzen ditu. Berrikuntzako barne-prozesuak egituratzen, lan egiteko modu berriak integratzen eta I+G+b arloan nazioarteko aukerak detektatzeko prestatzen laguntze du. Europako programetan arrakasta izateko aukerak handitzeko, bazkide estrategikoekin lankidetzan aritzeko eta balio erantsi handiko soluzioak dituzten funtsezko merkatuetan sartzeko bidea da. | Bihur ezazu berrikuntza zure enpresarako abantaila estruktural. Eskatu laguntza! |
| Deskarbonizazio Industrialerako Programa Zure enpresak osasun, teknologia mediko edo teknologia digital arloko soluzioak garatzen al ditu? Zure produkzio -prozesuak jasangarritasun-irizpideekin eraldatzeko zuzeneko laguntza ekonomikoa eskaintzen dizugu. Laguntzak inbertsioaren % 30 arte estaltzen du enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko gehienez 1,5M €-rekin. Horri esker, honako hauek egin daitezke: instalazioak modernizatu, kutsakorrak diren teknologiak teknologia garbiekin ordezkatu, lerro eraginkorragoak sortu eta zure energia-faktura gutxitu. Lehiakortasuna, jasangarritasuna eta zure industria-jardueraren araudia betetzeko prozesua hobetuko dituzu, Europako agertoki berriari aurrea hartuz. **Dirulaguntza % 2,5 handitu da Bizkaiko Ezkerralde Zabalduko Eremuko inbertsioetarako. | Bihurtu deskarbonizazioa inbertsio estrategiko. Eskatu laguntza! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|