| 2024ko martxoak 5 | 09:00etatik 13:00etara | Carlton hotela AEBko estatuak Euskadiko enpresekin elkarlanerako lotura bila ari dira Gutxienez zortzi estatutako (Ekialdeko kostaldea, Aintzira Handiak, eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldea eta hego-ekialdea barne) ordezkariak bilduko dira Euskadiko enpresei beren sektoreetako aukerak azaltzeko. Ordezkari horiek funtsezko hainbat sektoretako aukerak aurkeztuko dituzte, hala nola energiaren, fabrikazio aurreratuaren eta biozientzien sektoreetakoak. Era berean, estatuek beren jarduera komertziala garatzeko interesa duten Euskadiko enpresei ematen dizkieten laguntzak ere azalduko dituzte. Gainera, enpresek parte hartuko duten estatuetako ordezkariekin banakako bilerak eskatzeko aukera izango dute. | Tapping into opportunity sectors in the United States, ¡let's explore! |
| 2024ko martxoak 5 | 10:00etatik 13:00etara | Ezkerraldeko Teknologia Parkeko auditorioa Adimen Artifiziala: Gizarte eta Enpresa arloko ondorioak Genis Rocarekin Genis Roca da PuntCat Fundazioaren presidentea eta Diseinuko Goi Mailako Eskolako eta Barcelona Music Lab Fundazioko presidenteordea. Gainera, enpresaburua eta negozio-garapenean eta kultura digitalean espezializatutako unibertsitateko irakaslea da. RocaSalvatellaren (mundu mailako aholkularitza-enpresa) sortzailea eta Kataluniako Politika Ekonomikoko Aholkularitza Kontseiluko kidea da. Interneten duen influentzia dela eta da ezaguna eta Urteko Hizlari Onenari emandako saria jaso zuen. "Adimen Artifiziala: gizarte eta enpresa arloko ondorioak" konferentzian hartuko du parte eta gure gizartean AAk izango duen bilakaerari buruzko ekarpen baliotsuak eskainiko ditu. | Jaso iraultza teknologiko honetara egokitzeko eta hori kapitalizatzeko bere gomendioak. Eman izena! |
| 2024ko martxoak 11 | 09:30etik 13:45era | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerak: Energia eta mugikortasuna Saio honetan, Horizon Europeko 5. klusterraren (Energia eta Mugikortasunari buruzkoa) 2024ko deialdietarako aurkeztu diren CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP) ezagutuko dituzu. CEIT eta IDEKO zentro teknologikoek, hurrenez hurren, Energia eta Mugikortasun arloetan aurkeztutako arrakasta-kasuak ezagutuko dituzu inspirazio-iturri gisa erabil ditzazun. Ezagutu Europako EIT InnoEnergy ekimenak Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien aukerak, Energia eta Mugikortasun arloko ur-jauzi bidezko finantzaketa-proiektuen adibide zehatzekin. Aztertu SPRI Taldearen Clean Energy Transition Partnership izenekoa, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko sortutako lankidetza. | Bultzatu Energia eta Mugikortasun arloko berrikuntza eta garapena. Hartu parte! |
| Mikroenpresa digitala aholkularitza Txertatu zure negozioan zibersegurtasuna lortzeko, zereginak automatizatzeko edo online saltzeko tresnak zure inplantalari aholkulariarekin Autonomoa, ekintzailea edo mikroETE baten jabea bazara eta honakoa nahi baduzu: Gehiago saldu; bitarteko digitalen bidez salmenta-bide berriak irekita. Kostuak eta denborak aurreztu; eskuz egin behar diren edota errepikakorrak diren eginkizunak errazten edo deuseztatzen dituzten tresnen bidez. Eraginkorragoa izan; elkarlanerako eta telelanerako bitartekoen eta tresnen bidez. Bulegoa edonon izan, lantaldeek edozein lekutatik lan egitea ahalbidetzen duten urruneko sarbideen, bilera telematikoen eta zereginen kudeatzaileen bidez. Zerbitzua bizkortu; batetik, smartphone-en erabilera optimizatu eta bulego mugikor gisa erabilita, eta, bestetik, gizakiaren esku-hartzea ezabatzen duten sentsore eta komandoen bidez zereginak automatizatuta. Enpresaren segurtasuna areagotu, zibererasoen eragina saihestuta.. Sortzen ari diren teknologia berriak ezagutzeko, hala nola makinen mantentze-lanetarako edo prestakuntzarako errealitate birtuala, edo mikroenpresari aplikatutako sentsoreak eraginkortasun energetikoetarako edo piezen aztarnarietarako, eta hala, negozioa lehiakideengandik bereizteko. | Konta iezazkiozu zure beharrak inplantalariak taldeari! |
| Agenda | Cursos Innobideak Prestakuntza Kudeaketa aurreratuari eta negozio-ereduei buruzko ikuspegi praktikoa duen prestakuntza jaso nahi al duzu? Innobideak Prestakuntza programaren oinarria prestakuntza da eta onlineko saio teoriko-praktikoak, doakoak eta hiru orduko iraupena dutenak, eskaintzen ditu. Saio horiek jardunbide egokiak aztertzen dituzte eta estrategiarekin, bezeroekin, pertsonekin, gizartearekin, berrikuntzarekin eta emaitzekin lotutako 19 tematikei buruzko gogoeta egiten dute. 2024ko lehen prestakuntza-zikloko egutegia 2024/02/27 Talentua bilatu eta mantendu 2024/03/05 Negoziaziorako funtsezko trebetasunak. Estrategia eta taktika 2024/03/07 Estrategia, nola gauzatu gure asmoak 2024/03/12 Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako 2024/03/14 Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da 2024/03/19 Berrikuntzarako AGILE prozesuak 2024/03/21 Berrikuntzaren kudeaketa zure enpresaren neurrira 2024/04/09 Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea 2024/04/11 Produktu eta zerbitzu berriak sortu 2024/04/16 Supply Chain, hornitzailetik bezeroarenganaino 2024/04/18 Negozio-ereduaren berrikuntza, arrakastaren giltzarri 2024/04/23 Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa 2024/04/25 Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea 2024/04/30 Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa 2024/05/07 Berrikuntzarako AGILE prozesuak 2024/05/09 Zure enpresak berdintasunean egin behar duena 2024/05/14 Talde-lanaren mitoak eta errealitateak 2024/05/16 Enpresaren errendimendua eta lehiakortasuna neurtzea 2024/05/21 Aldaketaren kudeaketa 2024/05/23 Gatazkak kudeatzea, errentagarritasuna eta motibazioa hobetzeko 2024/05/28 Zaintza lehiakorra: berrikuntzarako lehen urratsa 2024/06/11 Lankidetzaren eta aliantzen kudeaketa berrikuntza-motor gisa | Erreserbatu interesatzen zaizkizun saioak. Sartu orain! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|