| SME Connection - BIND4.0 Aurkeztu zure startupa euskal industriaren 17 erronkei aurre egiteko otsailaren 3a baino lehen Ekimen hau bereziki zuzentzen zaie ETE parte-hartzaileek proposatutako 28 desafio eta erronkak ebazteko prestatuta dauden startupei. ETEek Klusterren Dinamizaziorako 5 Erakundeen (Aclima, Basque Food Cluster, Eraikune, Habic eta Uptek – AFM) eta Adegi enpresa elkartearen (elkarteko kide baitira) bitartez proposatu dituzte euren erronkak. Bestalde, ETEek aukeratu egin ahal izango dute beren erronkak teknologia disruptiboen bidez ongien ebatzi dituen startupa. | Parte hartu! |
| 2023ko urtarrilak 27 / 9:30etik 15:00etara / 0C Aretoa, Bilboko Euskalduna Jauregia Xeheki aztertuko ditugu "Horizonte Europa" programaren lege eta finantza arloetako zenbait alderdi Jardunaldi honetan xeheki aztertuko dira kostuak kalkulatzeko metodologien aldaketak, hirugarren alderdien artean dauden nobedadeak eta finantzaketa modu berriak, hala nola Lump Sum eredua (oro harreko batura), zeinak garrantzi handia izango baitu epe laburrean. Gainera, baloratuko da nolako ondorioak izango dituen Corporate MGA (Dirulaguntza akordioa) berriak "Horizonte Europa" programako dokumentu eta gidaliburuetan. Jardunaldia amaitu ondoren, euren "Horizon Europe" proiektuetako lege edo/eta finantza arloei buruzko zalantzak argitu nahi dituzten parte-hartzaileek bilerak egin ahal izango dituzte NCPekin | Erregistra zaitez hemen |
| 2023ko urtarrilak 30 / 9:30etik 15:00etara / Bizkaiko Teknologi Parkea I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerei buruzko informazio-jardunaldia – ENERGIA Jardunaldi informatibo honetan ezagutzera emango dira energiarekin lotutako gaiei (energia berriztagarriak, sistema energetikoak, sareak eta biltegiratzea, CO2 atzeman eta biltegiratzeko teknologia, eraginkortasun energetikoa industrian, eraginkortasun energetikoa hirietan, etab.) buruzko nazioarteko lankidetzako I+G+B-ko proiektuak aurkezteko hainbat deialdi. I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerei buruzko informazio-jardunaldia – ENERGIA "Horizonte Europa" Programako 5. Klusterraren (Energia) Lan-programa berria ezagutuko duzu. Ikasiko duzu nola idatzi proiektu bat aditu ebaluatzaile baten ikuspegitik. EIT InnoEnergy ekimen europarrak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak ezagutuko dituzu. Informazioa jasoko duzu Clean Energy Transition Partnership delakoaz, trantsizio energetikoa bultzatu eta azkartzeko Estatuko eta eskualde mailako I+G+B-ko programen partzuergoaz. Bilerak egin ahal izango dituzu "Horizonte Europa" programako Kontakturako Puntu Nazionalarekin (NCP) zure ideia edo proiektu proposamena berrikusteko. | Erregistra zaitez hemen |
| 2023ko otsailak 14 / 9:30etik 15:00etara / Bizkaiko Teknologi Parkea INDUSTRIA arloko I+G+B-ko nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerak Jardunaldi honetan ezagutzera emango dira industriarekin lotutako gaiei (fabrikazioko teknologiak, material aurreratuak, industria zirkularrak, industria garbiak eta karbono emisio gutxi dituztenak, etab.) buruzko nazioarteko lankidetzako I+G+B-ko proiektuak aurkezteko hainbat deialdi. "Horizonte Europa" Programako 4. Klusterraren (Industria) Lan-programa berria ezagutuko duzu. Ikasiko duzu nola idatzi proiektu bat aditu ebaluatzaile baten ikuspegitik. EIT Manufacturing ekimen europarrak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak ezagutuko dituzu. Jakingo duzu zeintzuk diren Eureka Smart Cluster programak fabrikazio aurreratuko I+G+B arloan eskaintzen dituen laguntzak, bai eta M-ERA.NET programak materialen teknologia eta baterien arloan ikertu eta berritzeko eskaintzen dituenak. Bilerak egin ahal izango dituzu "Horizonte Europa" programako Kontakturako Puntu Nazionalarekin (NCP) zure ideia edo proiektu proposamena berrikusteko. | Erregistra zaitez hemen |
| Basque Digital Innovation HUB - BDIH Ezagutu, probatu edo garatu nahi dituzu teknologia digital eta jasangarriak? Hona hainbat arrazoi zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko: Posible duzu teknologia probatzea hartan inbertitu aurretik. Teknologia ezagutuko duzu, eta horrela jakingo duzu nola lagundu diezazukeen teknologia horrek zure enpresako prozesu eta produktuak hobetzen. Laguntza ekonomikoak eta 300dik gora aktibo teknologiko erabiltzeko aukera. Zure premiak aztertuko dituzten adituen etengabeko babesa gune bakoitzean. Talde bat zure zerbitzura, eskaintzen ditugun teknologia guztien inguruko prestakuntza, ikerketa, proba eta balioztapenerako. | Teknologian inbertitu baino lehen, kontsultaiguzu! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|