| Innobideak Prestakuntza 2025: Onlineko modalitatea | 3 orduko saioak | Doakoa Eman taldeari berrikuntza arloko prestakuntza zure enpresa eraldatzeko Profesionalek eta enpresa-taldeek aldaketarako egokitzapena kudeatzen, bezero eta hornitzaileekiko harremana hobetzen, talentua erakartzen eta leial bihurtzen, eta etengabeko hobekuntza bere enpresetan txertatzen ikasiko dute. Gainera, negoziaziorako, lidergorako eta taldeen kudeaketarako funtsezko gaitasunak eskuratuko dituzte, jasangarritasunera eta lehiakortasunera bideratutako enpresa-kultura bultzatuz, honako gai hauekin: Aldaketaren kudeaketa, lankidetza eta aliantzak berrikuntzarako motor gisa. Etorkizunerako estrategia arinak (AGILE) eta negozio-ereduak definitzea. Agile prozesuak, lehiakortasunaren zaintza eta serbitizazioa hazkunde-palanka gisa. Balio-kateko berrikuntza: supply chain, talentua eta bezeroarenganako orientazioa. Industria adimenduna, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra berrikuntzari aplikatuta. | Bihurtu prestakuntza zure enpresarako benetako berrikuntza. Egin zure prestakuntza-agendaren plangintza! |
| Martxoak 26 | 08:30etik 16:35era | Iberdrola dorrea. Euskadi plaza, 5 Bilbo Zure enpresa industriala EIKT hornitzaileekin konektatu nahi duzu eraldaketa digitala sustatzeko? Sortu sinergiak, identifikatu aukerak eta egin digitalizazio industrialean aurrera. Enpresen Networkinga – Smart Industry egitasmoak industriaren eta EIKT sektorearen arteko lankidetza bultzatzen du. Hala, teknologia aurreratuak (fabrikazio aditiboa, AA, big data eta zibersegurtasuna, adibidez) aplikatzea errazten du sektorearen beharrei erantzuteko. Zuzendariek, berrikuntza arloko arduradunek eta hornitzaile teknologikoek lankidetzarako aukerak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta industrian eraldaketa sortzen ari diren soluzio aurreratuak arakatzeko aukera izango dute. | Izan sarbidea kontaktu estrategikoetara. Eman izena! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta. Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, Spain Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu. Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako |
|