| 2024ko martxoak 5 | 10:00etatik 13:00etara | Ezkerraldeko Teknologia Parkeko auditorioa Adimen Artifiziala: Gizarte eta Enpresa arloko ondorioak Genis Rocarekin Genis Roca da PuntCat Fundazioaren presidentea eta Diseinuko Goi Mailako Eskolako eta Barcelona Music Lab Fundazioko presidenteordea. Gainera, enpresaburua eta negozio-garapenean eta kultura digitalean espezializatutako unibertsitateko irakaslea da. RocaSalvatellaren (mundu mailako aholkularitza-enpresa) sortzailea eta Kataluniako Politika Ekonomikoko Aholkularitza Kontseiluko kidea da. Interneten duen influentzia dela eta da ezaguna eta Urteko Hizlari Onenari emandako saria jaso zuen. "Adimen Artifiziala: gizarte eta enpresa arloko ondorioak" konferentzian hartuko du parte eta gure gizartean AAk izango duen bilakaerari buruzko ekarpen baliotsuak eskainiko ditu. | Jaso iraultza teknologiko honetara egokitzeko eta hori kapitalizatzeko bere gomendioak. Eman izena! |
| 2024ko martxoak 5 | 09:00etatik 13:00etara | Carlton hotela AEBko estatuak Euskadiko enpresekin elkarlanerako lotura bila ari dira Gutxienez zortzi estatutako (Ekialdeko kostaldea, Aintzira Handiak, eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldea eta hego-ekialdea barne) ordezkariak bilduko dira Euskadiko enpresei beren sektoreetako aukerak azaltzeko. Ordezkari horiek funtsezko hainbat sektoretako aukerak aurkeztuko dituzte, hala nola energiaren, fabrikazio aurreratuaren eta biozientzien sektoreetakoak. Era berean, estatuek beren jarduera komertziala garatzeko interesa duten Euskadiko enpresei ematen dizkieten laguntzak ere azalduko dituzte. Gainera, enpresek parte hartuko duten estatuetako ordezkariekin banakako bilerak eskatzeko aukera izango dute. | Tapping into opportunity sectors in the United States, ¡let's explore! |
| 2024ko martxoak 11 | 09:30etik 13:45era | Bizkaia Plaza eraikineko auditorioa I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerak: Energia eta mugikortasuna Saio honetan, Horizon Europeko 5. klusterraren (Energia eta Mugikortasunari buruzkoa) 2024ko deialdietarako aurkeztu diren CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP) ezagutuko dituzu. CEIT eta IDEKO zentro teknologikoek, hurrenez hurren, Energia eta Mugikortasun arloetan aurkeztutako arrakasta-kasuak ezagutuko dituzu inspirazio-iturri gisa erabil ditzazun. Ezagutu Europako EIT InnoEnergy ekimenak Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien aukerak, Energia eta Mugikortasun arloko ur-jauzi bidezko finantzaketa-proiektuen adibide zehatzekin. Aztertu SPRI Taldearen Clean Energy Transition Partnership izenekoa, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko sortutako lankidetza. | Bultzatu Energia eta Mugikortasun arloko berrikuntza eta garapena. Hartu parte! |
| Innobideak Prestakuntza ikastaroak Kudeaketa aurreratuari eta negozio-ereduei buruzko ikuspegi praktikoa duen prestakuntza jaso nahi al duzu? Innobideak Prestakuntza programaren oinarria prestakuntza da eta onlineko saio teoriko-praktikoak, doakoak eta hiru orduko iraupena dutenak, eskaintzen ditu. Saio horiek jardunbide egokiak aztertzen dituzte eta estrategiarekin, bezeroekin, pertsonekin, gizartearekin, berrikuntzarekin eta emaitzekin lotutako 19 tematikei buruzko gogoeta egiten dute. 2024ko lehen prestakuntza-zikloko egutegia 2024/02/27 Talentua bilatu eta mantendu 2024/03/05 Negoziaziorako funtsezko trebetasunak. Estrategia eta taktika 2024/03/07 Estrategia, nola gauzatu gure asmoak 2024/03/12 Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako 2024/03/14 Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da 2024/03/19 Berrikuntzarako AGILE prozesuak 2024/03/21 Berrikuntzaren kudeaketa zure enpresaren neurrira 2024/04/09 Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea 2024/04/11 Produktu eta zerbitzu berriak sortu 2024/04/16 Supply Chain, hornitzailetik bezeroarenganaino 2024/04/18 Negozio-ereduaren berrikuntza, arrakastaren giltzarri 2024/04/23 Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa 2024/04/25 Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea 2024/04/30 Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa 2024/05/07 Berrikuntzarako AGILE prozesuak 2024/05/09 Zure enpresak berdintasunean egin behar duena 2024/05/14 Talde-lanaren mitoak eta errealitateak 2024/05/16 Enpresaren errendimendua eta lehiakortasuna neurtzea 2024/05/21 Aldaketaren kudeaketa 2024/05/23 Gatazkak kudeatzea, errentagarritasuna eta motibazioa hobetzeko 2024/05/28 Zaintza lehiakorra: berrikuntzarako lehen urratsa 2024/06/11 Lankidetzaren eta aliantzen kudeaketa berrikuntza-motor gisa | Erreserbatu interesatzen zaizkizun saioak. Sartu orain! |
|
La empresa vasca está aquí | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Le informamos que SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial trata sus datos personales con la finalidad de informarle de las actividades y servicios de la sociedad, todo ello sobre la base de su consentimiento o al amparo del interés legítimo de esta entidad (actividades de mercadotecnia con clientes). Puede ejercitar sus derechos a acceder, rectificar y suprimir sus datos, limitar su tratamiento y oponerse al mismo, así como su derecho a la portabilidad en cualquier momento enviando un correo electrónico a la dirección lopd@spri.eus. Si no desea recibir en el futuro nuevas comunicaciones puede solicitarlo a través del siguiente enlace. Recuerde que siempre puede seleccionar sus preferencias y recibir solo lo que le interesa editando su suscripción. Editar mi suscripción | Darse de baja | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal |
|