| Lortu programa Garatu zure enpresaren jarraitutasuna zainduko duen finantza-osasuneko proiektu bat Enpresa bakoitzeko 30.000 € arteko dirulaguntza, itzuli beharrik gabekoa, zure finantza-osasunari lagunduko dion proiektu bat gauzatzeko. Lortuk honakoetan laguntzen dizu: Aditu independente bat kontratatzen hasierako DIAGNOSTIKO bat egin dezan eta epe laburrerako, ertainerako eta luzerako EKINTZA PLAN bat presta dezan. Enpresa bideragarria izateko behar den OPERATIBOA eta lotutako BALIABIDEAK hobetzen. Finantza arloko ZORRAK berriro NEGOZIATZEKO prozesuan zeharreko laguntza, finantza-egonkortasuna eta enpresaren bideragarritasuna lortzeko. Diagnostikoa egiten, Ekintza Plana definitzen eta hura gauzatzen laguntzeko ADITUA KONTRATATZEKO GASTUEN zati bat ordaintzen. | Lortu orain laguntzak eta birfinantzatu zure enpresaren zorra. Eskatu laguntzak! |
| 2023ko uztailak 12 | 08:45etik 12:00etara | Euskalduna jauregia Japonia-Euskadi Hidrogenozko Energiaren Merkataritza Misioa Jardunaldi honetan, Euskadiko enpresek Japonian dauden negozio-aukerak ezagutzeko aukera izango dute hidrogenoaren energiarekin lotutako balio-katean esanguratsuenak diren Japoniako enpresa batzuen eskutik. Gainera, elkar ezagutzeko eta Euskadi-Japonia arteko enpresa-aliantzak adosteko aukera izango da. Honako hauek dira egun horietan Euskadi bisitatuko duten Japoniako enpresa batzuk: Hitachi Europe, Kitz Corporation, Marubeni, Corporación Mitsubishi, Mitsui & Co. Europe PLC, MUFG Bank, Nippon Export and Investment Insurance (NEXI) (Japoniako Esportazioen eta Inbertsioen Asegurua), Nippon Gases Euro-Holding, Nippon Sanso Holdings Corporation, ORIX Corporation, Sumitomo Corporation España SA, Toray Industries Europe GmbH, Yokogawa Iberia SA. | Eman izena eta indartu aliantza estrategikoak |
| 2023ko uztailaren 22tik 24ra | 10:30etik 13:30era, eta 16:00etatik 19:00etara | online Enpresa Digitala 2023ko Euskal Encounter-en Euskal Encounterren ikusiko dugu elkar zibersegurtasunaren, Adimen Artifizialaren, Machine Learning-aren, ChatGPTaren edo bideojokoen inguruan hitz egiteko. Aurtengo leloa honako hau izango da: "The beat of technology". SPRIk Enpresa Digitaleko tailerrak eta hitzaldiak OpenGunera eramango ditu, Euskal Encounter ekimenak biltzen duen komunitate digitaletik gertuago egoteko. | Aforoa mugatuta, hartu parte! |
|
Hemen da euskal enpresa | | SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España Tel.: 900 929 393 info@spri.eus |
Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|